Diziplinarteko lankidetza simulazio kuantikoan aurrera egiteko

9 azaroa, 2017
QUTIS taldeak hodeian potentzia handia duten ordenagailu kuantikoak eskura izango ditu

UPV/EHU-k Estatu Batuetako Energia Departamenduak diruz lagundutako proiektu internazional batean parte hartuko du

 

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Quantum Technologies for Information Science (QUTIS) ikerkuntza-taldeak, Estatu Batuetako Energia Departamenduak finantzatutako eta simulazio kuantiko digital-analogikoan aurrera egitea xede duen diziplinarteko proiektu baten parte hartuko du.

 

Zehatz- mehatz, Washingtongo Unibertsitateak eta Oak Ridge National Laboratory laborategi estatubatuarrak parte hartzen duen proiektuak, konputazio kuantikoak eta inteligentzia artifizialean aurrera egitea du helburu, baita teknologia kuantikoetan Aurrera egitea ere.

 

UPV/EHU-k komunikatu baten bitartez azaltzen duen bezala, simulazio kuantiko digital-analogikoa eta proiektuaren beste ideia batzuk “modu aitzindarian” proposatu eta sortu izan ditu euskal taldeak. Gure ideia eta proposamen gehienak, planetako konputazio kuantikoko laborategi eta enpresa teknologiko nagusiek egiaztatu dituzte”, baieztatu du UPV/EHU-ko Ikerbasque irakasle eta QUTIS taldeko zuzendari Enrique Solanok.

 

Ikerketaren azken helburua, konposatu kimikoko eta oinarrizko partikulen eta kronodinamika kuantikoaren funtsezko fenomenoen materialen diseinuan sortzen diren arazo kritikoei sormenezko irtenbideak proposatzea da.

 

Horretarako, QUTIS taldeak datozen hurrengo bi urteetan, proiektuan parte hartzen duten gainontzeko kideekin etengabe harremanetan izango da eta hodeian potentzia handia duten ordenagailu kuantikoak eskura izango ditu. “Gaur egun, diziplinarteko lana funtsezkoa da, are gehiago mundu mailako ahaleginean eta teknologia kuantikoak eta konputazio kuantikoak aurrera ateratzeko lehiakortasun handian batez ere”, gaineratu du Solanok.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow