DHL, Gasteizko aireportuan dituen bere instalakuntzak handitzen hasi da

14 April, 2016

Presazko pakete- zerbitzuen DHL Express multinazionala, Iberiar Penintsularako operazio zentro gisa, Gasteizko aerodromoaren aldeko apustuarekin jarraitzen du. Garraio konpainiak Forondako Aireportuan dituen instalakuntzak handitzeko lanak hasi ditu, eta horretarako 23 milioi euro inbertituko ditu.

Lanei esker, enpresak 7.500 metro koadro gehigarri izango ditu eta honekin 11.100 metro koadro izatera pasako da. Gainera, azpiegitura berriek, orduko 21.500 piezako prozesu automatizatua ahalbidetuko dute.

Handitzea konpainiaren plan estrategikoan kokatzen da eta jardueraren erritmo altuari erantzuten dio. Egungo terminalak, azken urtean maneiatutako 3 milioi kilogramoak gainditu zituen; datu horren arabera, 2014 urtearekin alderatuta %16ko igoera dakarrelarik.

Arabar hiriburuko aireportuko merkantzia trafikoak 12.363 tonak gainditu zituen aurtengo lehen hiru hilabetean, 2015eko epe berean baino %20,5 gehiago, Aenak emandako datuen arabera.

Martxoan soilik, hazkundea %16,8ra heldu zen, 4.420 tonetara heldu arte.

Lurreratze eta aireratzeak ere gora egin zuten erreferentzia hilabetean, %10,2, guztira 571 mugimendu erregistratuta.

 

DHL Express-en aurkezpena

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow