Danobat piezak mekanizatzeko teknologia aurreratuak eskaintzea xede duen proiektu bat lideratzen ari da

6 July, 2015

Makina erremintan espezializatuta dagoen Danobat euskal konpainia artezte-prozesua kontrolatzeko soluzio autonomoak garatzea xede duen proiektu bat lideratzen ari da, ekipamenduko ondasunak, aeronautika eta automobilgintza sektoreei zuzendutako zurruntasun txikiko piezen mekanizaziorako.

Slender deritzon ekimen honen bidez, zurruntasun-maila desberdinak dituzten piezen azaleraren kalitatea eta tolerantzia dimentsionala ziurtatu nahi dira, arraboletako, transmisio-ardatzetako edota errotore-ardatzetako artezte-eragiketetan.

Orain arte, industriak luneta lagungarriak erabili izan ditu zurruntasunaren desberdintasun horiek konpontzeko, baina gailu horiek gainkostuak dakartzate, baita prozesua konfiguratzeko edo piezak markatzeko zailtasun handiagoak ere, eta horren aldean, Slender proiektuaren bitartez, arazo horiek lunetak erabili gabe gainditu nahi dira.

IK4-IDEKO zentro teknologikoa ere partaide duen proiektu honek Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren GAITEK dirulaguntza-programaren laguntza finantzarioa izan du.

Ikerketa eta berrikuntza sustatuz enpresen lehiakortasuna hobetzea xede duen GAITEK programak ekimenaren aurrekontuaren % 21 estali du funts baliokideen bitartez.

Artezte-eragiketak

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow