Danobat, IK4-Ideko eta Soraluce fabrikazio gehigarrirako sistema eraginkorragoak bilatzen ari dira

15 March, 2016

Industrian fabrikazio gehigarriaren teknikak ezartzea, oraindik ere oztopo ugari aurkitzen ditu, hala nola, kualifikatutako langileekiko dependentzia maila altua edo prozesuen garapen- kostu altua. Traba hauei aurre egiteko, Danobat eta Soraluce makina-erremintako euskal enpresak eta IK4-Ideko zentro teknologikoak, ikerkuntza proiektu batean lanean ari dira, teknologia honen gardentasuna bultzatzeko asmoz.

Cladplus deituriko ekimenak 2,8 milioi euroko aurrekontua du eta aeronautika eta petrokimika bezalako sektoreetan laser xaflatzearen fabrikazio gehigarriaren teknikaren fidagarritasuna areagotzea du helburu.

Proiektuko buru den Danobat-ez gain, Cladplusek Sevillako Uniláser enpresaren eta Galiziako Aimen zentro teknologikoaren presentzia du.

2014an martxan jarri eta datorren urtean bukatzen den proiektuak, osagaiak berriztatzea, korrosioari eta higadurari erresistente diren estaldurak sortzea eta prototiporatzea bezalako arloetan erabilitako laser bidezko xaflatze teknikaren fidagarritasuna bermatzea ahalbidetzen duten kontrol-mekanismoak garatzea du xede.

Espainiako Gobernuaren Lankidetza Erronken programan kokatutako proiektua, propietate mekaniko gorenetako, korrosio kimikoarekiko eta tenperatura altuekiko sentikorrak diren aplikazioetan oinarritzen da. Horiek, Sektore aeronautikorako besoen konpontze, sektore petrokimikorako balbulen estaltze edo beiraren injekzio moldeen konpontze aplikazioak izan daitezke.

Cladplus proiektuaren berrikuntza teknologiko nagusiena, prozesuaren garapen-kostua eta erabat espezializatuak diren langileen dependentzia handia bezalako zailtasunak gainditzeko beharrezko teknologiak modu bateratuan ekitean oinarritzen da.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow