Kultumetria: kulturaren balioa ukigarri bihurtuz

2 June, 2016

Kultumetriari buruzko Udako Ikastaro bat egingo da ekainaren 23 eta 24an.

Cultumetría: medición del impacto de la cultura en la sociedad topaketaren helburua da kulturaren balio soziala aztertzea. Bilbon egingo da, UPV/EHUk antolatzen dituen Udako Ikastaroen zikloan. Jardunaldietan hainbat eztabaida egingo dira kulturak sortzen duen itzulera nola neurtu jakiteko, eta ebaluazio eredu berriak partekatuko dira kultura ongizate sortzaile gisa posizionatzeko. Ikastaroa ekainaren 23an eta 24an egingo da Bilboko UPV/EHUko Bizkaia Aretoan.

Topaketan hiru mahai-inguru egingo dira, kulturaren eragina aztertzeko ikuspegi desberdinetatik, alegia, mundu akademikotik (unibertsitatea eta ikerketa zentroak barne), instituzioetatik eta kulturaren kudeaketa sektoretik. Era berean, jardunaldi horietan Donostia-San Sebastián Kulturaren Europako Hiriburua 2016 proiektua bultzatuko da.

La investigación académica como vía fundamental para entender el impacto de la cultura izeneko lehen mahai-inguruan parte hartuko dute, besteak beste, Agirre Lehendakaria Center zentroko zuzendari Juan José Ibarretxek, Josep Maria Arauzo eta Ricard Zapata irakasleek, eta Álvaro Fierro, Urbegi taldeko ikerlari eta ikastaroaren antolatzaileak. Bigarren mahaian administrazioen ikuspegia landuko da, hots, nola kudeatu baliabideak kulturako inbertsioak lehenetsiz, kultura ezagutzaren eta garapen sozialaren sortzaile den aldetik. La visión de lo público y la militancia en la cultura como elementos integradores izeneko eztabaida horretan parte hartuko dute, besteak beste, Josune Ariztondok (Bilbao 700 fundazioko kudeatzaileak), Andoni Iturbek (Bizkaiko Foru Aldundiko Kultur Ondarearen zuzendariak) eta Xabier Payá Ruizek (Donostia 2016 kultur proiektuaren koordinatzaileak).

Diferentes perspectivas desde la innovación social y desarrollo de la cultura en los territorios izeneko hirugarren mahai-inguruan parte hartuko dute Gorka Espiauk (Young Foundation erakunde britainiarreko Places and International Affairs saileko zuzendariak), Pilar Gonzalok (Kultura eta Jardunbide Egokiak Foroko zuzendariak) eta Eduard Mirallesek (Interarts Fundazioaren patronatuko presidenteak).

Kultumetria ikerketa-ildo bat da, hipotesi honetatik abiatzen dena: kulturak epe luzerako irabazi soziala sortzen duela. Hala, estrategiak eta neurketa metodoak garatzen ditu itzulera ukiezin horri balioa emateko. Kultumetriako ikerlari taldeak hainbat azterlan egin ditu Euskadiko erakunde publikoen laguntzarekin, Euskadik kultura sustatzeko garatu dituen politika eta proiektuen inpaktua ebaluatzeko.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow