Crowdfunding-a, finantzaketa-bide berri eta geldiezina

16 June, 2016

Arabako Teknologi Parkean egin den jardunaldi batean crowdfunding-plataformen adibide jakin batzuk erakutsi dira, sektore horrek biltzen duen diru kopurua %100 hazten baita urtero.

“Gaur egun, funtsean, maileguak emateko tresna bat da eta banka ordezkatzen du, azkarragoa eta eraginkorragoa delako. Onlineko tresna bat da, lehen offline egiten zena ordezkatu duena” adierazi du Daniel Oliver-ek, bio-teknologiako proiektuen finantzaketarako Capital Cell enpresako zuzendari nagusiak.

 

Crowfunding-a mugarik gabe ari da hazten. “Aukera ematen du jende askoren baliabideak bildu eta proiektuak gauzatzeko” esan du Daniel Oliver-ek, bio-teknologiako proiektuen finantzaketarako Capital Cell enpresako zuzendari nagusiak. “2009tik %100 hazi da mundu osoan, eta 2014an, berriz, %144. 12.000 milioi dolar mugitzen ditu mundu mailan, eta espero da 2015ean 36.000 milioiraino iritsiko dela”.

Arabako Teknologi Parkean jardunaldi bat egin da ostegun honetan, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin eta BIC Araba zentroaren eta SEA Arabako patronalaren bitartez. Ekitaldi horretan azaldu da zein den crowdfunding-aren potentziala, enpresen finantzaketarako alternatiba berritzailea den aldetik.

Daniel Oliver-ek adierazi du crowdfunding-a 2006an hasi zela industria gisa funtzionatzen. “Gaur egun, funtsean, maileguak emateko tresna bat da eta banka ordezkatzen du, azkarragoa eta eraginkorragoa delako”. Orobat esan du “crowdfunding-a business angels bidezko finantzaketa irensten ari dela”, baina azpimarratu du bide berri horrek ez duela berekin ekarri inbertsio berririk. “Onlineko tresna bat da, lehen offline egiten zena ordezkatu duena. E-postak posta arruntarekin egin duen bezalaxe”.

Bere proiektuari buruz, hots Capital Cell-ez, Oliver-ek esan du batez beste 3.000 euroko inbertsioa egiten dela buruko, 100.000 eta 400.000 euro bitarteko errondetan. “Capital Cell-en inbertsio funts batek egiten duen analisi-prozesu osoa egiten dugu, baina ez dugu dirurik jartzen, eta ez gara enpresaren kudeaketan inplikatzen inbertsioa egin ondoren”. Ekintzaileari eskatzen zaio inbertsioaren zati bat ekartzeko, “horrek konfiantza sortzen duelako, eta funtzionatuko ez duen inbertsio erronda bat irekitzeko arriskua saihesten duelako”.

[pullquote]”Enpresa sendoekin lan egiten dugu, 500.000 eurotik gorako fakturazioa dutenekin”[/pullquote]

Eloi Noya Loanbook-eko zuzendaritza-kargua da. Loanbook-ek 10 milioi euroko kredituak eta 300 operazio kudeatu ditu ETEekin. “Duela hiru urte jaio ginen ETEentzako kredituen merkatu elektronikoa sortzeko. Zeharo bankarizaturiko Espainia bezalako herrialde batean, erronka jo nahi genion bankari. Enpresa sendoekin lan egiten dugu, 500.000 eurotik gorako fakturazioa dutenekin”.  Noya-k azaldu duenez, bere crowdfunding-plataformak bi kostu baino ez ditu ekintzailearentzat: “interes-tasa eta kobratzen dugun komisioa, ez dago besterik. 50.000 euroko kreditu batean, gure plataformak %6,5eko kostuak izango lituzke, bankuak berriz %10etik gorakoak”.

Carmen Moreno 2010ean sortutako Lánzanos plataformaren arduraduna da, Espainian sortu zen lehen crowdfunding-plataformarena, alegia. “Ordainsariekin lan egiten dugu, oso ongi funtzionatzen du salmenta aurretik eta produktuen analisian”. Sei urte hauetan, 2.000 proiektu inguru kudeatu ditu, eta 7 milioi euro inguru bildu. “Offlineko ordainketa ere eskaintzen dugu, oso interesgarria baita proiektu askorentzat eta Latinoamerika bezalako lekuetan. Kanpaina bat egin genuen Heroquest izeneko mahai-joko batentzat, zeinak 680.000 euro biltzea lortu baitzuen, horietatik 50.000 egun bakar batean”.

Inveren enpresako José Manuel Espadasek 2.000 proiektu baino gehiagotan lan egin du, eta esan du kontaktu zuzena sortzen dela inbertitzailearen eta sustatzailearen artean. “Inbertitzaileek eurek egiten dute proiektu baten due diligence onena. Inbertitu baino lehen mila galdera egiten dituzte”.

[pullquote]Cycling Party, enpresa arabarra ia 27.000 euro bildu baitzituen 437 babeslerengandik[/pullquote]

Jardunaldian parte hartu du baita ere Leandro Pérezek, txirrindularitzari buruzko mahai-jokoak egiten dituen Cycling Party enpresa arabarraren fundatzaileak. Pérezek esan du crowfunding-a “emozio truke bat dela, eta horixe dela arrakastaren gakoa”. Bere esperientzia ere kontatu du, ia 27.000 euro bildu baitzituen 437 babeslerengandik. “5.000 dolar baino ez genituen eskatu”.

Bere proiektuaren jatorria ezagutzeko urte batzuk egin behar ditugu atzera, zeren Pérez eta bere lagunak 15 urterekin hasi baitziren txirrindularitzari buruzko mahai-joko bat sortzen. “10 urtez jokatu genuen, ia obsesio bihurtzeraino, eta ona izan zitekeen produktu bat sortu genuen”. Munduko crowdfunding-plataforma handienetako batera jo zuten, Kickstater-era. Erresuma Batuko merkatuan sartzea lortu zuten -non joko digitalek arrakasta handia baitute- txirrindulari britainiar profesionalek garaipen ugari lortu zituzten sasoi batean.

“Crowdfunding-kanpainetan oso garrantzitsua da ondo hastea. Horrela dei efektua lortzen delako. Gorengo postuak lortuko dituzu crowdfunding-ean espezializatutako webetan, eta trafiko handiagoa ere bai”.

Pérezek hainbat giltzarri eman ditu crowdfunding-kanpaina batek arrakasta izan dezan: “minutu pare bateko bideo hunkigarri bat; ekintzaileek parte har dezatela bideo horretan, eta gogo biziz erakuts dezatela beren proiektua. Bestalde, garrantzitsua da oinarrizko web orri bat garatzea balizko bezeroak bertara bideratzeko”.

Kostuei dagokienez esan du Kickstarter plataformak bildutakoaren %5 kobratzen duela kanpainak arrakasta izaten badu, eta bankuko mugimenduengatiko komisio bat ere bai, %3-5 artekoa. Horrez gain, konpainia paralelo baten beste %5eko kostua izan genuen, “gu hasi ginenean Kikcstarter-ek ez baitzeukan presentziarik Espainian”. Perezek esan duenez, Espainian arazo handi bat dago, “crowdfunding-ak %21eko BEZa daukalako. Horregatik, askok aukeratzen dute AEBetan ordezkatuko dituen enpresa paralelo bat, BEZik ez ordaintzeko”.

SEAko Mikel Hernándezek Arabako crowdfunding-proiektuak bateratzeko ekimena aurkeztu du, non dozena bat plataformak parte hartzen baitute.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow