CORREMPRENDE, lasterketa herrikoi solidarioa ekintzailetza sustatzeko Bilbon

20 May, 2016

CorrEmprende gizarte, kirol eta ekintzailetza arloko ekitaldi bat da, Bilbon egingo dena 2016ko ekainaren 12ko goizean. Ekitaldi horren helburua da ekintzailetza eta enplegua sustatzea Bilbo inguruan, eta hiru zati ditu: lasterketa, puzzlea eta ideia lehiaketa. Bildutako funtsekin Bilbon garatuko diren proiektu ekintzaileak finantzatuko dira.

 

Ekintzailetzaren eta enpleguaren aldeko 5 km eta 300 m-ko lasterketa herrikoi solidarioa izango da ekitaldi nagusia; itsasadarraren inguruan egingo da, kirola eta hiritarren parte-hartzea sustatzeko.

 

Lasterketa amaitzean, parte-hartzaile guztiek puzzle erraldoi bat egingo dute helmugaren ondoan.

 

Lasterketaren aurreko hilabete osoan, ekimenarekin lotutako beste jarduera bat egingo da: tokiko ekintzaileen ideia/proiektu lehiaketa. Lasterketaren egunean sariak banatuko zaizkie ideia lehiaketako irabazleei, eta zozketa bat ere egingo da korrikalari guztien artean.

 

Lasterketa herrikoi solidarioa baliagarria izango da bilbotarrek beren babesa agertu diezaioten ekintzailetzari eta jendea kontzientziatzeko erakundeak sortu nahi duen mugimenduaz. Aurreikuspenen arabera, lasterketan 2.000 lagun inguruk parte hartuko dute, eurek osatuko dutelarik helmugako puzzlea; korrikalari batzuk, gainera, webean aurkeztutako proiektuen sustatzaileak dira. Denek jarriko dute beren hondar-aletxoa Bilboko ekintzailetza eta enplegua indartzeko. Lasterketa animatzera, puzzlea muntatzera edo sari-banaketa ikustera hurbiltzen direnek eta korrikalariek tokiko ekonomia dinamizatzen lagunduko dute.

 

Ideia lehiaketaren bidez, antolatzaileek konexioak sortu nahi dituzte ekintzaileen, enpresen eta coworking-espazioen artean, harreman sozialak sortzeko. Azken horiek lehiaketako parte-hartzaileen proiektuak/ideiak garatzeko lan-espazioak dira, sarietako batzuk baitira bulegoa urtebetez dohainik erabiltzea proiektua burutzeko aholkulari adituen laguntzarekin.

 

 

http://www.corremprende.es

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow