Euskal Herriko ingurumen cluster-ak “1.go Aclima Global Topaketa. Ingurumen Erronkak Kolonbian eta Mexikon” antolatuko du

30 August, 2016

Ingurumen sektorerako bi merkatu: Kolonbia eta Mexiko. Hiru arlo interesgarri: “hondakinak, ura eta ingurumen plangintza eta B2B bilerak, harremanak ezartzeko.

Irailaren 13 eta 14an topaketa bat ospatuko da Bilbon, non, Kolonbia eta Mexikoko autoritate eta enpresek parte hartuko duten, lurralde hauek aurre egiten dieten ingurumen erronkak ezagutzera emateko hondakin, uraren eta ingurumen babesaren arloan, esperientzien trukaketa  eta sektoreko enpresa lokalekin kolaborazioak ezartzeko helburuarekin.

Euskal Herriko ACLIMA Ingurumen Clusterrak aurten burututako misio komertzialek Kolonbian eta Mexikon dagoen ingurumenarekiko ardura hazkorra zuzenean ezagutarazteko balio izan dute. Lurralde hauek hazkunde, ekitate eta jasangarritasun erronkeei aurre egiten diete, eta euren erakundeek, geroz eta gizarte konprometitu eta arduratsuago batengatik adoretuta, mundu mailan eskuragarri dauden irtenbide hoberenak bilatzen dituzte.

Aclimak erakunde, elkarte eta enpresekin ospatutako bilerek Kolonbia eta Mexiko hondakin, ura eta ingumenaren babes kontuetan aurre egiten dieten erronka interesgarri batzuk nabarmentzeko aukera eman digute. Lehia hauek lankidetza publiko-pribatua, irtenbide berritzaileak eta talentu lokalaren, baita antzeko desafioei aurre egin dioten beste lurraldeengandik heldu daitekenaren gehiketa ere exijitzen dute.

Testuinguru honetan 1go Aclima Global Topagunea sortu da, ingurugiroaren arloan identifikatutako erronkeei buruzko esperientzien trukaketa  eta elkarrekin aukera berrien gauzaketa ahalbidetzen duten harremanak ezartzeko helburuarekin

Biltzar hau bi egunetan banatzen da, hiru bloke tematikoetan antolatuta: hondakinak, ura eta ingurumen plangintza. Bloke bakoitzak Kolonbia eta Mexikoko erakunde eta elkarteen ingurumen erronken aurkezpeneei eskainitako tartetxo bat izango du eta honen ostean B2B bilerak ospatutko dira.

Aclima Global-aren programa, izen-emate orria eta interesgarria gerta daitekeen gainontzeko informazioa biltzerreko weborrian eskuragai dituzue. http://www.aclimaglobal2016.com/

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow