Zibersegurtasuna, 4.0 Industriako gakoa

2 May, 2016

IK4-Ikerlan euskal zentro teknologikoak enpresak babesteko zibersegurtasunaren esparruko soluzioak garatzen ditu

Gure eguneroko esparruan, etengabe internetari konektatutako gailuak erabiltze ditugu. Produktu, zerbitzu eta fabrikazio prozesuetarako konektibitate digitalaren aplikazioak negozio-aukera zabal bat eskaintzen dio sektore pribatuari. Hala eta guztiz ere, egoera honek arriskuak ere baditu, eta horregatik euskal enpresak zibersegurtasunaren arloan neurriak hartzen hasi dira.

Sortu berri diren ekipoetako produktu eta ondasunek komunikazio fidagarritasuna eskatzen dute. Horregatik, industria- fidagarritasuna lehiakortasunerako gakoetako bat izango da 4.0 industrian.

IK4-IKERLAN zenbait enpresarekin elkarlanean ari da, hala nola, igogailu eta igotze sistemen Gipuzkoako Orona enpresarekin, bere produktuek zibererasoei segurtasun osoz aurre egingo dietela ziurtatzeko.

“Zibersegurtasuna ez da soilik erabiltzen ditugun gailuen gero eta konexio handiago baten ondorioz sortutako beharra; enpresen lehiakortasuna areagotzeko aukera bat ere bada, merkatuan nabarmentzeko aukera ematen dien produktu seguruagoak eskainiz”, azaldu du Ik4-IKERLAN-eko industriako zibersegurtasuneko arduradun David Gonzálezek.

Adituaren iritziz, industriako zibersegurtasuna zeharkako eremua da, eta bereziki sistema txertatuek paper garrantzitsu bat jokatzen duten sektoreei aplikatu ahal zaie.

 

IK4-Ikerlan enpresaren aurkezpena

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow