Brite Shoes, Dog Vivant, Ship Net Premium eta White Spell bideojokoa hautatuak izan dira Metxa azeleragailuaren lehen deialdian

21 July, 2016

Euskal inbertitzaile talde baten babesa duen Metxa proiektu-azeleragailuak ekintzaileen lau proiektu aukeratu ditu, zeintzuek 100.000 eurorainoko laguntzak jaso ahal izango baitituzte beren enpresak bultzatzeko. 

Arabako ekimen bat, Bizkaiko bi eta Salamancako bat daude hautatutako proiektuen zerrendan:

 

Ship Net Premium
2014ko irailean sortu zen Arabako lau ekintzaileren eskutik, ostalaritza eta turismo sektorerako konponbide teknologikoak garatzeko. Bere proiektu nagusia da iPad mini gailuetarako aplikazio turistiko bat sortzea, hoteletako erabiltzaileen artean banatzeko.

Zerbitzu bat ematen du bisitariak bisitatzen ari diren herriko ibilbideak, interes puntuak eta esperientziak erakusteko. Proiektuarekin bat egin duten hoteletan ostatu hartzen duten bezeroei zuzenduta dago; 4G konexioa eta aplikazio gatibu bat duen iPad mini batekin probintziari buruzko informazio turistiko garrantzitsuena ematen du, eta baita ere eskaintza gastronomikoarena, erosketena, aisialdiarena, kulturarena, e.a.

Hauek dira sustatzaileak:
Oscar Vega – zuzendari nagusia
Carlos Ortiz de Zárate – marketin burua
Iker Vázquez – teknologia burua
José María Vázquez – bazkide fundatzailea

 

Dog Vivant

Txakurrak dituen jendeari planak, ihesalditxoak eta bidaiak eskaintzeko xedez sortu zen. Elena Fernández Ibáñez eta Ana Fernández Álvaroren ideia izan da; biek maite dituzte txakurrak, eta 2015ean bat egin zuten proiektua martxan jartzeko.

Dog Vivant proiektuak txakurrak onartzen dituzten establezimenduak identifikatu eta sustatzen ditu, eta zonalde bakoitzeko garraioei eta zerbitzuei buruzko informazioa zentralizatzen du, txakurren ikuspegia ere kontuan hartuz. Dog Vivant-ek bere baitan hartzen ditu museoak, tabernak, hotelak, jatetxeak, dendak edo bestelako jarduerak, non txakurrak, onartuak ez ezik, ongi-etorriak ere badiren.

Gaur egun Bilbo Handian zentratzen dute bere jarduera, eta 250etik gora establezimendu “anfitrioi” dituzte, baina laster hasiko dira zabaltzen Kantauri itsasertzeko beste gune batzuetara.

Dog Vivant proiektuak Beaz Bizkaiaren (enpresa proiektuak garatzeko programa) eta SPRIren Ekintzaile programaren laguntza dauka. Auzo Factory Irazabal-Matiko eraikinean du egoitza.

Hauek dira sustatzaileak: Elena Fernández, zuzendari nagusia, eta Ana Belén, Kalitate, eduki, erabiltzailearen esperientzia eta Dv solidario sailetako zuzendaria.

  

White Spell

White Spell ordenagailu eta sakelakorako komunitateko joko bat da, MMOG (Massively Multiplayer Online Game) motakoa, zeinak bi joko estilo uztartzen baititu: RTS (Real Time Strategy) eta RPG (Role Playing Game).

Jokoaren sustatzaile Jonathan Larrinaga 2010ean hasi zen jokoa diseinatzen eta sortzen; gaur egun Alfonso Berroya arte zuzendariaren eta diseinatzailez eta ilustratzailez osatutako talde baten laguntza du bideojokoa plazaratzeko.

Aipatu dugun lehen joko estiloa, RTS, oso modan jarri da azkenaldian, teknologia mugikorraren goraldiaren ondoren. Kasu honetan, hiriak eraiki eta kudeatu behar dira, eta jokoak berdin jarraitzen du aurrera jokalariak konektatuta egon ala ez. Horrela, jokalari bakoitzak aukera du bere hiria pertsonalizatzeko 15 eraikin mota eraikiz eskura dituen zortzi arrazentzat, eta posible du baita ere hiriko baliabideak kudeatzea, ibilbide komertzial oparoak sortzea, armada handiak entrenatzea, garapen teknologikoan inbertitzea, aliantzak sortu eta hiriak babestea, edo beste hiri batzuk eraso eta bere inperioa zabaltzea.

Bigarren joko estiloa, RPG izenekoa, egoki-egokia da horrelako eraikuntza jokoetan zain igaro behar izaten diren denbora-tarte luzeak betetzeko; denbora tarte horietan ekintza berriak sor daitezke, jokalariak sakabanatu ez daitezen. Horretarako, heroi bat pertsonalizatzen da eskuragarri dauden 8 arrazetatik bat aukeratuta, eta, harekin, White Spell mundu zabala zeharka daiteke, munstro izugarrien aurka borrokatuz txandakako borroka taktikoetan.

 

Brite Shoes

Espainian osorik fabrikatutako oinetako pertsonalizagarriak egiten dituen konpainia bat da -Eldako artisauek eskuz eginak-, eta Richard Digherok, proiektuaren liderrak, sortu zuen 2015ean.

Bere 3D konfiguratzaileari esker, probetxu handia ateratzen zaie eskaintzen diren aukera eta konbinazio guztiei; hala, erraza da oinetakoak guztiz pertsonalizatzea, pare esklusiboak sortuz.

Hainbat salmenta puntu dauzka Estatuan (Salamanca, Valladolid, Madril eta Bilbon), eta lankidetza akordioak ere lortu ditu hainbat moda diseinatzailerekin (Fely Campo edo Ernesto Terrón adibidez). Horrek aukera ematen dio bezeroari materialak eta modeloak ezagutzeko, onlineko bere diseinua konfiguratu baino lehen.

Uztailaren 7an inauguratu zen Madrileko Conde de Aranda kaleko denda. Material eta modelo esklusiboak bilduko dira ingurune esklusibo horretara, luxuzko oinetako pertsonalizatuen diseinua eta joerak eskaintzeko.

Sustatzaileak
Richard Dighero – Brite Shoes konpainiako zuzendari nagusia
Carlos González – Brite Shoes konpainiako marketin burua
Félix Corchado – Brite Shoes konpainiako arte zuzendaria

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow