Bost milioi euro enpresak industria 4.0 bihurtu daitezen

10 apirila, 2016
Basque Industry 4.0.

SPRIk ireki du Industria Digitala eta Basque Industry 4.0 programen deialdia, programa horien bidez teknologiak txertatzeko manufaktura-enpresetan. Industria Digitalak teknologia digitalen aplikazioa sustatzen du ETE eta mikroETEen produkzioa automatizatzeko. Basque Industry 4.0 programak 300.000 eurorainoko diru-laguntzak ematen ditu transferentzia teknologikoko proiektuetarako.Deialdia apirilaren 8an zabaldu da.  Argibide gehiago info@spri.eus helbidean eta 902402172 telefonoan.

 

Ekonomi Garapen eta Lehiakortasun Sailak, SPRIren bidez, bost milioi eurorekin hornitu ditu Industria Digitala eta Basque Industry 4.0 programak. Programa horien helburua da euskal manufaktura-enpresei lehiakorrago izaten laguntzea, beren produktuak, produkzio prozesuak eta kontrola automatizatuz eta digitalizatuz.

 

Fabrikazio adimendunaren alde egina duen apustuaren barruan, Euskadik Industria Digitala eta Basque Industry 4.0 bezalako laguntzak abiatu ditu

Fabrikazio adimendunaren alde egina duen apustuaren barruan, Euskadik Industria Digitala eta Basque Industry 4.0 bezalako laguntzak abiatu ditu, euskal enpresek diru-laguntzak izan ditzaten 4.0 industriaranzko bidean eta behar bezainbat laguntza izan dezaten ongi ezagutzeko teknologia produktiboak, dela  eskura dituztenak, dela euskal enpresek beren negoziorako gara ditzaketenak.   Prozesu horietan laguntzaile dira hornitzaile espezializatuak, hots, teknologi zentroak.

 

Apirilaren 8an SPRIk deialdia ireki du euskal manufaktura-enpresei zuzendutako bi programa horietarako (Industria Digitala eta Basque Industry 4.0). Programa horien ezaugarriak dira:

 

Basque Industry 4.0

2,5 milioi euroko aurrekontua esleitu zaio, 2015ean baino %20 gehiago.

Programa honek babesa ematen die “teknologi hornitzaileen” teknologia manufakturako enpresa industrialetara transferitzea helburu duten industri ikerketako eta garapen esperimentaleko proiektuei. Laguntzen asmoa da garapen esperimental horiek azkarrago eramatea merkatura eta, hala, enpresak posizio eta lehiakortasun hobea lor dezala.

SPRIk kudeatutako laguntza hori 300.000 eurorainokoa izan daiteke eta itzulgarria ez den diru-laguntza bezala ematen da.

Basque Industry 2015ean sortu zen eta bere lehen edizioan 1,88 milioiko 16 proiektu babestu zituen, eragindako inbertsioa ia 5 milioi eurokoa izan zelarik.

Deialdia zabalik egongo da 2016ko apirilaren 8tik maiatzaren 16ra bitartean.

 

Industria Digitala

2,7 milioi euro esleitu zaizkio 2016rako.

Programa honen helburua da teknologia digitalak txertatzeko proiektuak babestea, teknologia horien bidez manufakturako enpresa txiki eta ertainen produkzioa automatizatzeko.

SPRIk kudeatutako laguntza hori 18.000 eurorainokoa izan daiteke proiektuko, eta itzulgarria ez den diru-laguntza bezala ematen da.

Industria Digitala programari 2,6 milioi euro esleitu zitzaizkion 2015ean, eta 9 milioiko eragindako inbertsioa lortu zen 313 enpresaren modernizazio eta digitalizazioan.

Deialdia zabalik egongo da 2016ko apirilaren 8tik irailaren 23ra bitartean.

 

Basque Industry 4.0 eta Industria Digitala bat datoz Eusko Jaurlaritzaren Euskadiko Agenda Digitalarekin eta Fabrikazio Aurreratuko Estrategiarekin. Bi planak beraizik diseinatu dira lehiakortasuna hobetzeko, elkarrekin konbinatuz  EAEko jakintza industrial produktiboa eta mundu mailako joera teknologikoak.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow