Bost euskal konpainia 4.0 Industria arloko soluzioak eskaintzeko elkartu dira

26 April, 2017

Bost konpainien eta Gaia Klusterraren ordezkariak, aliantzaren aurkezpen ekitaldian

Ibermática, I68, SoC-e, IDS eta Semantic enpresek Smart Factory Alliance delako aliantza sortu dute gaitasunak uztartu eta proiektu globalak gauzatzeko

 

Gaitasunak bateratu eta 4.0 Industriako zerbitzu globalak eskaintzeko asmoz, Ibermática, I68, SoC-e, IDS eta Semantic euskal enpresek Smart Factory Alliance delako aliantza sortu dute, Gaia Klusterraren eta Eusko Jaurlaritzaren babespean.

 

Ekimenak bost konpainien esperientzia eta ezagutza uztartu ditu proiektu konplexuei aurre egin eta soluzio teknologiko berritzaileak eskaini ahal izateko. “Helburua, enpresa bakar batek ezin eskain ditzakeen Industry 4.0 arloko soluzioak eskaintzea da”, argudiatu du Tomás Iriondo Gaia Klusterreko zuzendari nagusiak.

 

Aliantza honen bitartez, 4.0 Industriaren arloko balio erantsi handiko proiektuak gauzatu nahi dira, hala nola, proiektuak kudeatzeko ERPak, ekoizpen-produktuen modelaketak, plangintza-gaitasunak, sentsorika, zibersegurtasuna, automatizazioa edo Big Dataren bidezko analitika aurreratuaren inplementazioa, besteak beste.

 

Bost enpresetako bakoitzak eginkizun osagarria izango du aliantzaren barruan, proiektuei era koordinatuan ekin eta ahalik eta produktu eta zerbitzurik onena eskaintzeko asmoz. Horretarako, bazkide bakoitzak eskaintzen dituen soluzio zehatzak biltzen dituen gaitasunen mapa sortu da.

 

Era berean, enpresek, merkatuaren prospekzio bateratua egingo dute, aliantzak proposatutako ikuspegi koordinatuak gauzatze-aldiko balio-osagaia ekar dezakeen proiektuak identifikatzeko asmoz. “Konpainia nagusiei begiratuko diegu, soluzio-mapa globala eskaintzeko asmoz, gaur egun 4.0 Industriaren arloan dagoen portfoliorik handienetako batez”, esan du Iriondok.

 

Smart Factory Alliance delakoa, bost konpainien arteko urtebetetik gorako lanaren emaitza izan da. “Indarrak bilduz, garrantzi handiko eginkizuna izango dugu industria eraldatzeko ahaleginean, merkatuan pribilegiozko posizioa lortzeaz gain”, adierazi du Gaia Klusterreko zuzendariak.

Erlazionatutako artikuluak