Boletus, Nire iHealth, Ikusi eta Open Data Euskadi enpresek jaso dituzte euskal IKT onenen sariak

31 May, 2016

Telekomunikazioen esparruko 150 profesionala eta aditu inguru elkartu ziren TelekoGaua, Euskal IKTen Gauean. Bi urterik behin egiten den ekitaldi bat da eta, helburutzat dauka aitortza egitea Euskadiko IKT arloko enpresa berritzaileenen lanari. Topaketa hori. Euskadiko Telekomunikazio Ingeniarien Elkargoak eta Elkarteak (COITV eta EHTIE) antolatzen dute. Seigarren edizio honetan, Boletus, Ikusi eta Nire iHealth enpresak izan dira sarituak, eta baita ere Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Open Data Euskadi ekimena. Halaber, epaimahaiak sari berezi bat eman zion UPV/EHU’ko katedradun Juan Luis Ordialesi.

Ikusi enpresa gipuzkoar bat da, informazio eta komunikazio teknologien sektorean ibilbide luzea duena. Bederatzi herrialdetan presente dagoen enpresa hori espezializaturik dago mugikortasun, smart city nahiz azpiegituretako segurtasun esparruetarako komunikazio-sareetan eta sistema eta zerbitzuen integrazioan. Bere azken proiektuetako batzuk dira “Spider Smart City” hirientzako IoT gobernantza-plataforma eta “Spider Pax Flow” konponbidea azpiegitura kritikoen (aireportuak adibidez) kudeaketa adimendunerako. Enpresa ekimen onenaren TelekoGaua saria jaso zuen.

IKT arloko berrikuntzaren saria Boletus startup bilbotarrarentzat izan zen, zeinak tokian tokiko merkataritza sustatzen baitu eskaintzak eta deskontuak egiten dituen aplikazio mugikor baten bidez. Duela gutxi, enpresak mugikor bidez ordaintzeko plataforma bat ere integratu du aplikazioan. Hala, erabiltzaileek app hori besterik ez dute behar beren kontsumizio edo erosketak unean bertan ordaintzeko. Boletus enpresak 120.000 erabiltzaile aktibo ditu zortzi autonomia erkidegotako 3.500dik gora establezimendutan.

Nire iHealth enpresak IKT Junior saria eskuratu zuen. Konpainiak plataforma teknologiko bat sortu du osasuna modu transbertsalean kudeatzeko; datu pertsonalak analizatuz, horietan oinarritutako gomendioak ematen ditu nutrizioari, jarduera fisikoari eta osasun emozionalari buruz. Oraindik beta fasean dagoen proiektu honek onlineko laguntza ere eskainiko du medikuen eta osasun arloko espezialisten eskutik.

COITPV eta EHTIE erakundeek Open Data Euskadi ekimena ere saritu zuten, Administrazioaren datu publikoak hiritarren eta enpresen esku jartzeko Eusko Jaurlaritzaren proiektua. Sariak aitortza egiten dio ekimen horrek aberastasuna eta gardentasuna sortzeko duen balioari. Eta, bukatzeko, TelekoGauak IKT Pertsonaiaren saria eman zion Juan Luis Ordialesi, COITPVko lehen dekanoari. Ordiales UPV/EHUko Telekomunikazio Ingeniaritza ikasketen bultzatzaile nagusietako bat izan zen, eta bere ibilbide profesionalean lan handia egin du ingurune akademikoan IKTak sustatzeko.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow