Biomagunek bat egin du grafenoaren erabilera biomedikuan aurrera egiteko proiektu batekin

6 April, 2016

Biomaterialen Ikerketa Kooperatiboko CIC biomaGUNE euskal zentroak bat egin du Graphene Flagship proiektuarekin, belaunaldi berriko inplante biomedikuetan grafenoa aplikatzea ikertzen duen europar iniziatiba garrantzitsua.

Iniziatibako partaide izango den CIC biomaGUNEko ikerkuntza taldeak, Maurizio Prato italiar ikerlaria izango du buru, grafenoa eta karbonozko nanotutuak bezalako material aurreratuen ikerkuntzako zientzialari nabarienetakoa.

Iragan urrian Ikerbasque programaren bitartez BiomaGUNEra heldu zen Pratoren eginbeharra kalitate goreneko grafenoaren belaunaldi berriko inplanteen osagai elektroniko nagusi gisa izan dezakeen funtzionalitatean oinarritzen da.

Pratok zuzendutako taldea, propietate terapeutikoak dituzten molekulak inplanteetan sartzean gehiago sakontzeko zentratuko da, honela material hauen biobateragarritasuna nerbio sareetan areagotzeko.

Graphene Flagship europar makroproiektua, 16 blokeetan banatuta dago eta CIC biomaGUNEk aplikazio biomedikueei bideratutako atalean parte hartzen du.

Europar Batzordeak 1.000 milioi euroko aurrekontuaz doitu du Graphene Flagship proiektua, modu koordinatuan eta hurrengo hamar urteetan material hau ikertzeko asmoz.

Iniziatibak Europan egindako baterako ikerkuntza zientifikoko ahalegin handienak biltzen ditu.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow