Biodonostia zahartze neuronala ulertzen laguntzeko ikerketa baten parte hartzen ari da

15 October, 2015

Ikerketa sanitarioko Biodonostia euskal institutuak, zahartze neuronalaren zenbait kausa ezagutarazteko eta neuro-endekapen gaixotasunak hobeto ulertzeko ateak irekitzen dituen Zuricheko Unibertsitateak zuzendutako ikerketa baten parte hartu du.

Science aldizkarian argitaratutako ikerketa, Zuricheko Unibertsitateko zientzialari Sebastian Jessberger-ek burutu du eta Ikerbasqueko irakasle eta Biodonostiako Biologia Konputazionala eta Sistemen Biomedikuntzako ikerketa taldeko arduradun Marcos Araúzoren laguntza jaso du.

Zelula ama neuronalek, neurona berriak sortzen dituzte bizitza osoan zehar, garun-area desberdinetan, neurogenesi deituriko prozesuaren bitartez.

Prozesu honek hipokanpo inguruko neuronen trukea eragiten du eta zenbait ikaste modurekin eta memoriarekin inplikatuta dago. Adituen arabera, neurogenesiaren gabezia edo asaldura, urteek aurrera egin ahala murrizten doan hori, depresioa edo epilepsia bezalako gaixotasunekin erlazionatuta dago.

Ikerketak azaldu duenez, zelula ama neuronalak zatitzen doazen einean, osagai zelularren bereziketa asimetrikoa ahalbidetzen duen hesi natural bat sortzen da. Adituek, harresi horren sendotasuna denborak aurrera egin ahala murrizten doala erakutsi dute. Ahultze horrek, hondatutako proteinak banatzea galarazten du eta zahartze neuronalaren kausa molekularretako bat osatzen du.

Ikerkatako ondorioek, neuro-endekapen gaixotasun desberdinak hobeto ulertzen lagun dezakete baita organismoko beste zelula mota batzuen zahartze prozesua ulertzen lagundu ere.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow