BIND 4.0, Startup! Azeleragailua Basque Industry 4.0

22 June, 2016

EKITALDIA: BIND 4.0, Startup! Azeleragailua Basque Industry 4.0
EGUNA: uztailaren 6a, asteazkena
ORDUA: 10:00
LEKUA: Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeko eraikin nagusiaren entzunaretoa.
Mikeletegi pasealekua, 53. 20009 Donostia

 

StartUPen azeleragailu bat erakunde bat da, zeinaren helburua den aldi batez laguntza berezia behar duten negozioei bultzada bat ematea, eta negozio horiek normalean profesionalen eta enpresa sendoen laguntza eta aholkularitza jasotzen dute.

Euskal erakundeek ekintzailetza-sistema indartzeko eta barnekintzailetza sendotzeko hartua duten erabaki irmoa areago indartuko da gure enpresek “Laugarren Iraultza Industrial” delakoan jokatzen duten paper garrantzitsuarengatik. Euskadi Laugarren Iraultza Industrial horren erreferente bat da Europan “Espezializazio Adimenduneko Plan Estrategikoari” esker. Plan horren bitartez Eusko Jaurlaritzak I+G+B-ren lehentasunak zehazten ditu bere baliabide eta inbertsioak kontzentratzeko  arlo batzuetan, zeintzuetan sinergia argiak sor baitaitezke lehendik existitzen diren produkzio ahalmenekin eta eskualde edo herrialde bakoitzeko potentzialtasunekin.

Hala, laster jarriko da martxan  “BIND 4.0 StartUP! Basque Industry 4.0 Accelerator Program” ekimen publiko-pribatua. Ekimen horrek elkarrekin konbinatzen ditu enpresentzako talentu bilketa eta Startupen azelerazioa 4.0 industriaren esparruan.

Bind 4.0 ekimenaren helburu nagusia da industriaren eta ekintzailetzaren euskal ekosistema indartzea 24 aste iraungo duen programa aitzindari baten bitartez. Xehetasunak datorren uztailaren 6an, asteazkenean, emango ditu ezagutzera Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazio Gizarteko zuzendari Aitor Urzelaik, Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoan. Iñigo Urkullu Renteria Lehendakaria izango da ekitaldi horren buru, eta bertan hainbat konpainiak –hala nola, CAF, Mercedes Benz, Savvy Data Systems eta BIGDA Solutions— beren jakintza eta esperientzia partekatuko dute, nola egingo duen baita ere CCC-ko zuzendari exekutibo eta Adigitaleko lehendakariorde Juanjo Azcaratek.

Jardunaldiari buru emateko, Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Lehiakortasun sailburu Arantxa Tapiak ekimenaren alderdi garrantzitsuenei buruzko laburpena egingo du.

Ezinbestekoa da erreserba konfirmatzea:

http://www.spri.eus/eu/eventos/bind-4-0-startup-azeleragailua-basque-industry-4-0

 

Egitaraua:

10:00: Irekiera ofiziala Iñigo Urkullu Renteria, Lehendakaria

10:15: Ekintzaileari Laguntzeko Erakunde arteko Planaren balantzea

10:25:
BIND 4.0 ekimenaren aurkezpena. Airtor Urzelai, Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen zuzendaria

10:55: Mahai-ingurua: `4.0 industria, ekintzailetzarako aukera handia: CAF
, MERCEDES BENZ, 
SAVVY DATA, SYSTEMS, 
BIGDA SOLUTIONS

11:15: “Nola ikusten duzu zure burua… 2026an?”. Juanjo Azcarate, CCCko zuzendari exekutiboa eta Adigital-eko lehendakariordea

11:45: Itxiera. Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua

12:00: Itxiera eta luncha

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow