‘BIME StartUP Summit’: hainbat aukera ekintzailetza sortzaile, musikal eta digitalerako

1 August, 2016

“BIME StartUP Summit” industria sortzaileetan diharduten ekintzaileentzako ekitaldi bat da, Europa hegoaldean egiten den handiena. 2015eko edizioan 70etik gora inbertitzaile bildu ziren, eta parte hartu zuten startup-en %13k finantzaketa-erronda bat lortu zuten BIMEn eginiko kontaktuei esker.


”BIME StartUP Summit”
plataformak aukera ematen du startupak aurkezteko eta startup horiek hurrengo mailara eramateko. 2016ko urriaren 28an, ostiralean, ekitaldiaren laugarren edizioa egingo da, eta parte hartzen duten startup guztiak harremanetan jarri ahal izango dira inbertitzaileekin, industria teknologiko nahiz musikaleko bezeroekin eta beste ekintzaile batzuekin.

BIME eszenatoki paregabea da proiektuei behar duten bultzada emateko. Hitzordu horren bidez, Estatuko zein nazioarteko kontaktu-sarea zabaltzeaz gain, parte-hartzaileek aukera izango dute lankidetzak eta aliantzak egiteko eta industria teknologiko nahiz musikaleko bezero berriengana iristeko.

Gainera, ekimen ekintzaileak “Startup Competition” lehiaketara aurkeztu ahal izango dira, non adituz osatutako epaimahai batek proiektu guztiak baloratuko baititu, eta 3.000 €ko saria emango baitio proposamen irabazleari.

 

Startup Competition
7 startup finalistek beren proiektuak aurkeztu beharko dituzte epaimahai profesional baten eta Estatuko zein nazioarteko hirurogeitik gora inbertitzaileren aurrean. Hainbat sari daude eskudirutan eta espezietan industria musikalaren esparruko negozio ideia disruptiboenarentzat.

 

Keynote eta Speed Meeting ekitaldiak
Ekitaldian zehar keynote ekitaldiak eta mahai-inguruak egingo dira, non inbertitzaile, startup, ekintzaile arrakastatsu eta industriako player handiek sektoreari buruz duten ikuspegia azalduko baitute.

Era berean, Speed Meeting saio pribatuak ere egingo dira startup eta inbertitzaileen artean, eta startup eta industriako player handien artean.

 

Hautagaitza bat aurkeztu nahi duten startupek idatz dezatela helbide honetara oinarriak ezagutzeko, dagokion inprimakia betetzeko eta LABURPEN EXEKUTIBO BAT BIDALTZEKO: startUP@bime.net

“BIME StartUP Summit” ekitaldiak Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Lehiakortasun Sailaren laguntza du SPRIren bitartez.

 

Info +: www.bimestartupsummit.com

Startup Summit 2015 ekitaldiko laburpen bideoaren esteka:
https://www.youtube.com/watch?v=UHrQ94nCPFs

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow