Bilbao Tech Week: Hiri teknologiko bat orain. Erreferente teknologiko bat etorkizunean.

27 July, 2016

Urriaren 3tik 6ra Deustuko Unibertsitatearen campusak Bilbao Tech Week ekimena ostatatuko du; hitzordu horrek Euskadiko biztanleei erakutsiko die teknologia presente dagoela gure bizitzako alderdi guztietan. “Ezin ukatu daiteke teknologiaz inguraturik bizi garela; teknologia darabilgu WhatsApp mezuak bidaltzeko, bidaiak planeatu eta egiteko, medikuarengana joateko edo lagunekin bideojokoetan jokatzeko. Teknologia oraina da…”

 

  • Ekintzailetza: lidera itzazu merkatuko azken aldaketak.
  • Garapena: zabaldu zure ezagutzaren mugak.
  • Marketina: berritu ezazu bezeroengana iristeko bidea…

Bilbao Tech Week-ek, Euskadin garatutako proiektu berritzaileen sorta zabala plazaratzeko diseinaturik dagoen ekitaldi horrek, ongietorria egingo die teknologiaren arloko profesionalei eta teknologia zaleei, aukera izan dezaten elkar ezagutzeko, ekitaldietan parte hartzeko eta konexioak sortzeko.

 

Mota askotako jarduerak daude egitarauan: nazioarteko ospea duten hizlariak eta askotariko tailer eta jarduerak, beraizik pentsatuak bertaratuen esperientzia ona indartzeko eta norbanakoengan nahiz Komunitatean arrasto iraunkorra uzteko.

 

Munduko beste hiri batzuetan ere egin dira horrelako ekitaldiak, horregatik Bilbo ere ikusmiran jarri beharra zegoen, berrikuntzari eta teknologiaren erabilpen berriei egiten dizkien ekarpen ugariak erakusteko.

Bat egizu ekitaldiarekin, eskaini zure esperientzia, lanerako gogoa edo, besterik gabe, adimen ireki bat, partekatu daitekeen zerbait berria ikasteko.

 

Eta antolakuntza-lanetan parte hartu nahi baduzu edo nolabait lagundu nahi baduzu Bilbao Tech Week ekimenaren lehen edizioa prestatzen, bisitatu web orria eta bete bertan aurkituko duzun inprimakia edo bidali e-posta bat bilbaotechweek@gmail.com helbidera. Jarraitu ekimena Twitter bidez (@BilbaoTechWeek) edo Facebooketik (BilbaoTechWeek).

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow