Lubrifikazio industrialari buruzko biltzarra, Bilbon

9 June, 2016

Lubmat 2016 ekainaren 7an eta 8an egin da Euskalduna Jauregian

Ekipoen funtzionamenduari buruzko datuen atzipenean eta prozesamenduan oinarritutako lubrifikazio industriala eta mantenimendu adimenduna ezinbesteko osagai bilakatu dira makineriaren bizitza erabilgarria luzatu eta 4.0 industriaren hedapenean aurrera egiteko.

Testuinguru honetan, ekainaren 7an eta 8an, Lubmat 2016 biltzarra antolatu da Bilbon, ekoizpen-ekipoen lubrifikazio industriala, tribologia, mantenimendu aurreratua eta figarritasuna aztergai dituen Europa osoko topaketa nagusietakoa.

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburua izan zen biltzarraren inaugurazio-ekitaldian, Bilboko Euskalduna Jauregian.

Biltzarraren programaren barruan, hitzaldi-eskaintza zabala prestatu da, nazioarteko ehun bat adituren parte hartzeaz.

Gainera, topaketarekin batera antolatutako erakusketa-eremuko hogeita hamar bat standetan, sektoreko azken berritasunak jarri dituzte ikusgai.

Ezagutzaren trukea sustatu eta adituen arteko sarea osatzea da IK4-TEKNIKER euskal zentro teknologikoak eta Britainia Handiko Lancashire Unibertsitateko Jost Institute for Tribotechnology institutuak antolatutako Lubmat 2016 biltzarraren helburua, industriaren lehiakortasuna sendotzeko giltzarrizkoa den sektore honetan ere lankidetza bultzatzeko asmoz.

 

LUBMAT 2016-ren aurkezpena

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow