Big Data, motorraren sektorean irudiak analizatzeko

30 March, 2016

Automozioaren sektorean ezartzeko Big Data teknologien garapenean aurrera egite aldera, Vicomtech-IK4 euskal zentro teknologikoak, nabigazio sistemei eta gidatze asistentziari bideratutako erreminta informatikoen sortzea erraztea helburu duen Europako proiektu bat koordinatzen ari da.

Cloud LSVA deituriko ekimenak, motorraren industriarentzako gaur egun, bideo datuak hartzeko software erremintarik eta plataformarik ez egoteari erantzuna emateko teknologiak bultzatzeko oinarri teknologikoa eskaini gura du.

Errepide eta komunikazio bideetan erregistratutako objektu, elementu, eszena eta gertaeren ohartarazpen gaitasuna, nahitaezkoa da, Gidariarentzako Asistentzia Sistema Aurreratuen eta Nabigazio sistemen muina osatzen duten ikusmen artifizialaren teknika desberdinak trebatzeko, frogatzeko eta probatzeko.

Irudi eta bideoen analisia ahalbidetzen duten teknologia informatikoen garapenak, automozioan, Europako ekonomiaren lehiakortasunerako giltzarri den sektorean aplikatutako Big Data teknologien erabilera sustatzeko oinarriak eraikitzeko aukera emango du.

Proiektua Dublinen jarri zen martxan iragan urtarrilean eta bertan, CEA LIST, Dublin City University, Intel, ERTICO, IBM, Intempora, TASS eta Valeo bezalako enpresa eta erakundeek parte hartzen dute, besteak beste.

36 hilabete iraungo duen ekimena Europar Batasunak finantzatzen du, ikerkuntza eta berrikuntza suspertzeko Horizon 2020 programaren bitartez.

 

 

Vicomtech IK4-ren aurkezpena

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow