Bidaia interaktiboa bideratzaileen paperean barrena

5 December, 2017
Ilustración del espacio de facilitación.

 

Tresna horrek lurralde-garapeneko prozesuak indartzeko behar diren giltzarriak ematen ditu

Orkestra – Lehiakortasunaren Euskal Institutuak onlineko gune bat sortu du bideratzaileen papera bultzatzeko eta lurralde-garapeneko prozesuetan duten paper garrantzitsua azpimarratzeko. Ekimenak oinarritzat hartzen ditu Pablo Costamagnak eta Miren Larreak idatzi eta Orkestra barruan argitaratutako Actores facilitadores del desarrollo territorial. Una aproximación desde la construcción social liburuko edukiak.

 

Gunea bera mapa interaktibo bat da, non parte-hartzaileek bideratze-prozesu bateko une desberdinak aztertzen dituzten hainbat irakurketa eta gogoetaren bitartez. Bidaia horretan zehar, beste batzuekin partekatuko dute eztabaida, horrela ideiak eta ezagutza trukatzeko eta ikaskuntza-komunitate bat sortzeko. Plataforma hori beraizik zuzentzen zaie beren lurraldeetan prozesu-bideratzaile izan nahi duten ikerketaren arloko pertsonei, administrazio publikoei, enpresei eta antolakundeei.

 

Liburuak dioen bezala, bideratzailearen figura funtsezkoa da horrelako prozesuetan. Egileek diote bideratzailea dela pertsona edo lan-talde bat, “beharrezko baldintzak sortzen dituena lurralde-garapeneko eragileek gogoeta egin eta erabakiak har ditzaten eta ekintzara igaro daitezen”. Alabaina, figura hori ikusezina izaten da askotan. Horregatik, liburuak eta onlineko guneak kontzientzia sortu nahi dute bideratzaileen garrantziaren inguruan, eta laguntza eman nahi diete beren gaitasunak garatu ditzaten. Gaitasun horietako batzuk dira elkarrizketarako guneak sortzea, ikuspegi partekatua eraikitzea, gatazkak kudeatzea eta konfiantzazko harremanak sortzea eragileen artean.

 

Egileen lanak oinarritzat hartzen du lehenago garatutako hainbat proiektu bateratu, esaterako, Gipuzkoako Foru Aldundiak 2009an hasitako Gipuzkoa Sarean, non Orkestrako lantaldeak parte hartu baitzuen. Egileek hainbat bideratze-prozesuren adibideak jaso dituzte, besteak beste, Gipuzkoa Sarean ekimenaren baitan garatutako tailer bat, zeinaren helburua baitzen Foru Aldundiek eta udal agentziek ETEentzat egiten dituzten politikak hobetzea.

 

Orkestra Deustuko Unibertsitatearen ekimen bat da, eta bere helburua da lehiakortasuna eta lurralde-garapena aztertzea. Lan horretarako bazkidetzat du Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Saila, SPRI Taldearen bitartez.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow