Bial txerto bioteknologikoen garapenean lan egiten ari Bizkaian dituen laborategietan

29 ekaina, 2015
Bial-ko laborategiak.

Bial enpresa farmazeutiko portugaldarra polenaren eta etxeko hautseko akaroen alergia tratatzeko izaera bioteknologikoko hiru txertoren garapenean lan egiten ari da Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean duen I+G unitatean.

Ingeniaritza genetikoaren bitartez eraldatutako hipoalergenoak oinarri dituzten txertu hauei aldaketak egin ahal izango zaizkie tolerantzia eta eraginkortasuna hobetu eta ohiko sendagaien antzekoagoak izan daitezen, baina sintomak arintzeaz gain, sendatzeko ahalmena ere izango dute.

Konpainia portugaldarrak diru-sarreren % 20 baino gehiago erabiltzen du I+Grako, bereziki inmunoterapia alergikoa, nerbio-sistema zentrala eta sistema kardiobaskularra bezalako esparruetan.

Bial-en Espainiako zuzendari nagusi Iñigo Pagoagaren esanetan, konpainia Bizkaiko Zamudio herriko teknologia parkean kokatuta egoteak garrantzi handiko abantailak ditu, “Euskadiko ikerketa, garapen eta berrikuntzaren erreferentea baita, potentzialtasun zientifiko eta tekniko handi-handikoa”.

Haren iritziz, zentro teknologikoak “I+G+b bultzatzeaz gain, esparru ezin egokiagoak dira ezagutzaren trukea eta teknologiaren transferentzia sustatzeko, bai parkearen eraginpeko inguruan, bai eta beste herrialde eta eskualde batzuetako ikerketa-erakundeekin, unibertsitateekin eta enpresekin ere”.

Era berean, zuzendariaren hitzetan, erakundeen arteko ezagutza eta teknologia isuri etengabea nagusi den ingurune batean finkatuta egoteak “negozio-aukerak sortzea eta gure produktu eta zerbitzuetan balio erantsia garatzea ahalbidetzen du”.

Bideo korporatiboa

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow