Betabeers Bilbao: 4.0 Industria eta Gauzen Interneta

25 August, 2016

Punta-puntako teknologien topagunea den Betabeers Bilbaok bere XIII. bilera ospatuko du Irailean. Hilaren 30ean izango da, ‘Dock’-en (BBF – Uribitarteko Ibiltokia, 1 de Bilbao).

Jardunaldia gaur egungo eta etorkizuneko esparru garrantzitsuak diren Gauzen Internetaz (IoT) eta 4.0 Industriaz arituko da. Euskadin, Gauzen Interneta eta 4.0 Industria serioski hartzen dituzte hauekin hasten diren ekintzaileek, hauek abiadan jartzen dituen enpresa-sareak eta Euskadiko espezializazio estrategia zentzudunak eta honen teknologiak bultzatzen eta sustatzen dituzten erakundeek.

Honakoa duzu Betabeers Topaketarako prestatutako egitaraua:

 

18:00

Aurkezpena eta Ongietorria – Jorge González @jorgegrev

 

18:10

Gauzen Interneta eta 4.0 Industriarako elektronikaren garapen arina – Mikel Meoki Izagirre (Embeblue) @embeblue

Embeblue StartUP-a aurkeztuko da eta IoT-rako dispositibo berrien garapen arina nola bideratzen duen azalduko da. IoT-ren ernetzean ekarpen gehien egiten ari diren teknologiez mintzatuko gara, baita edonolako bezeroekin abiarazi diren kasu praktikoei buruz ere.

 

18:40

Arduinori buruzko masterclass-a – Charli Macho (Prometec) – @prometecnet

Prometec “Arduino”-ren barneko erreferentzia-atarietako bat bihurtu egin da; bai osagai elektronikoen merkataritza hedatuagatik, bai kalitatezko tutorial praktikoen gordeketagatik. Charli Machok, Prometec-en sortzaileak, Arduinori buruzko masterclass bat emango digu, eta honen gaitasun eta ekarpenak erakutsiko dizkigu.

 

19:10

4.0 Industriaren barneko zibersegurtasuna – Oscar Lage Serrano @Oscar_Lage

Kontrol industrialeko sistemen zibersegurtasunari kalte egiten dioten gertakariak kontuan hartzeko modu kezkagarrian ugaltzen ari dira azken urteotan. Gainera, kontrol industrialeko sistemen eta beste sistema korporatibo batzuen (Internet barne) arteko loturak zenbat eta gehiago izanik, orduan eta erasotzeko bide gehiago posible sortzen ari dira. ICS-ren segurtasunezko funtzionamendua ziurtatzeko, eta bereziki 4.0 Industriarako, eraso hauek geldiarazi behar dira, sistema hauek emandako inteligentzian oinarritzen baita hein handi batean.

 

19:40

Bilbon emango diren hurrengo teknologia ekitaldiei buruzko aurkezpena

 

20:00

Ekitaldiaren amaiera – Beer Time

Betabeers-ak bukatzean, Dock-ean garagardo on batekin gozatzeko denbora uzten dugu, ekitaldira etorritakoen artean elkarrizketak sor daitezen.

 

Informazio gehiago

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow