Barnetegi Up!Euskadi: barne-ekintzailetza sustatzeko sarea aktibatuz

21 apirila, 2016

Joan den apirilaren 13an martxan hasi zen Bilbon Barne-ekintzailetzarako Up!Euskadi Barnetegia, bertako enpresa eragile eta startup edo enpresa gazteak batera jarri eta elkar ezagutu dezaten sustatzeko. Guztira 43 erakundek hartu zuten parte, hurrengo etapetan ere parte hartzaileen lana zuzentzeko ardura izango duten Mario López de Ávila eta Mathieu Carenzok dinamizatuta.

Barnetegiaren aurkezpenean, Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazioaren Gizarteko Zuzendaria Aitor Urzelaik ekimenaren helburuak azaldu zizkigun, Barne-ekintzailetza sustatzeko programa orokorraren barruan Barnetegi honek erdietsi nahiko lituzkeen erronkak aipatuta.

Aitor Urzelai, Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazioaren Gizarteko Zuzendaria

Enpresak eta startup elkartu ziren Barnetegiko lehen fasean, elkarren ulertzean sakontzeko: enpresek beren beharrak eta betekizunak azaldu zituzten, eta beren aldetik, ekintzaileek beren enpresek eskain ditzaketen soluzioak aurkeztu zituzten. Enpresa gazteak Euskadiko ekintzailetza-sistemaren laguntzaz sortu eta garatzen ari dira, eta zehatzago, aurkezpen honetan bidaide izan zituzten BIC zentroetan heldutakoak dira asko eta asko.

Enpresa handiek programa honetatik zer lortzea espero duten galdetuta, gehienek startup-ek eskaintzen duten berrikuntza-gaitasun horrekin modu egonkorrez elkartu ahal izatea aipatu zuten.

Ulma eta Urbegi taldeek beren ikuspegia azaldu ziguten

Josetxo de Frutos (ULMA)

Miguel Ramos (Grupo URBEGI)

Beren aldetik, Barnetegian parte hartzen ari diren startup edo enpresa gazteek konfiantzan eta elkarren ulertzean oinarrituko giroan beren gaitasunak eskaintzeko aukera azpimarratu zuten topaketa honen ekarpen nagusi gisa.

Gorka Fernández (Mizar)

Paul San Sebastián (Sabbatic)

Barnetegiaren hurrengo fasea maiatzaren 19an egingo da Tekniker ikerketa-zentroak Eibarren duen egoitzan. Bertara hurbilduko dira parte hartzaileak elkarrekin lan eginda ireki daitezkeen negozio-aukera berriak aztertzen hasteko.

Prozesu osoa zuzentzeko eta gerta litezkeen zailtasunak arintzeko, coach edo tutore bana izango dute enpresak eta startup-ek, lankidetzan sakontzeko ikasbideak emateko.

Mario López de Ávilaren esanetan, Euskadiko startup enpresek proposamen oso egokiak aurkeztu dituzte.
Mario López de Ávila

Bere aldetik, Mathieu Carenzok Barnetegi programan zehar enpresen tutore gisa arituko da eta ondoko gomendioak aurreratu dizkigu

Mathieu Carenzo

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow