Barne-ekintzailetzari buruzko mintegia Araban: izena eman

21 iraila, 2015

Mintegiaren lehen eta bigarren edizioek harrera aparta izan dute eta hirugarren saioan, Urriaren 15 eta 16an bigarren aukera izango da Arabako Teknologia Parkean egingo den ekitaldian. ULMA enpresaren kasua ere aztertuko da bertan.

Mintegiak bi jardunaldi oso hartzen ditu (16 ordu) eta prestakuntza saioekin batera, euskal enpresa eragileen zuzendariekin solasean jarduteko aukera ere izango da. Oraingoan ULMA kasua da Mintegian jorratuko dena.
Bi egunotan, bada, ondoko gaiak jorratuko dira:

  • “Estrategia korporatiboa eta barne-ekintzailetza, negozio berriak enpresaren estrategian txertatuz”
  • “Ideiatik negozio eredura, nola sortu eta garatu egiten diren negozio berrietarako aukerak”
  • “Proiektuen finantzaketa: nola finantzatu proiektu berriak inbertsiogile korporatibo, estrategiko edo kanpokoekin (zorra eta kapitala)”
  • “Ekintzaile korporatiboaren ezaugarriak: zerk egiten du erakunde bat berritzaile eta arrakastatsu”.

Mintegia Barne-ekintzailetza sustatzeko Ekimenaren parte da. 50 langiletik gorako euskal enpresetako zuzendariei begira antolatu da.

Izena emateko epea zabalik dago jadanik, eta ondoko estekaren bidez egin daiteke:

 

Izena eman eta tokia gorde

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow