Bajoelagua Factory eta Irisbond finalistak dira ekintzailetza sozialeko Momentum Project programan

20 October, 2015

Itsasoaren arloko proiektuen garapenean espezializatuta dagoen Bajoelagua Factory konpainia eta Eye Tracking teknologietan zentratutako Irisbond enpresa finalista dira Momentum Project 2015 programak aukeratu dituen beste 13 enpresa-ekimenekin batera. Bi konpainiek beren hazkunde planak aurkeztu zituzten inbertitzailez eta adituz osatutako epaimahai baten aurrean, Social Investment Day topaketan,  BBVA eta Esade-k urtero bultzatzen duten laguntza prozesuaren azken fasean.

Bajoelagua Factory enpresa-ekimena 2004an sortu zen, itsasoari buruzko jakintza zabaltzeko atari gisa.  Lau urte geroago, lantaldeak Edariak Ontzeko Urpeko Laborategiaren proiektua jarri zuen martxan. Urpeko upategi hori arrezife artifizial bihurtu da, eta helburutzat du Plentziako badiaren birsortze biologikoan laguntzea. Gaur egun proiektuak helburu bikoitza du: batetik, ardoa itsasoan ontzeko teknika berriak ikertzen ditu etnologiaren sektorean, eta bestetik, bio-aniztasuna zaintzen du, ekipoak sortutako 500m2ko arrezifea erreserba txiki bat baita itsasoko fauna eta florarentzat. Era berean, Bajoelagua Factory ekimenak dibulgazio-jarduerak egiten ditu ikasleentzat eta oro har hiritar guztientzat. Proiektua urpeko soto horretan ondutako ardoen salmentarekin finantzatzen da.

Momentum Project programak aurten hautatuko beste euskal enpresa Irisbond enpresa teknologikoa da, zeina 2013an sortu baitzen Vicomtech-IK4 zentroaren laguntzarekin. Startup horrek Eye Tracking teknologian oinarritutako teknologia bat sortu du, eta hori erabiliz ordenagailua kontrolatu daiteke begien mugimenduarekin. Konponbide hori bereziki baliagarria da mugitzeko muga handiak dituzten pertsonentzat. Dispositibo horrekin batera, Irisbond enpresako taldeak garatutako aplikazio bat instalatu behar da. Horrela, erabiltzaileak beste pertsona batzuekin komunikatu daitezke eta ordenagailu baten ohiko funtzioak kontrolatu ditzakete Interneten nabigatzeko edo ofimatika programak erabiltzeko. Pasa den apirilean, enpresak Irisgarritasun Teknologien Sofia Erregina saria jaso zuen, eta orain banatzaile sare zabal batekin ari da lanean, besteak beste Europan, Estatu Batuetan, Argentinan eta Indian. Gaur egun, gune industrialetara zabaltzeko lanetan dabiltza.

Momentum Project prestakuntza- eta laguntza-programa bat da, onura soziala sortzen duten ekintzailetza proiektuei zuzendua dagoena, eta laguntza estrategikoa eta finantzaketa eskaintzen dizkiena adituei. Dagoeneko 22 enpresa igaro dira bere bost edizioetatik.

Bajoelagua Factory

Irisbond

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow