BAC+ inbertsio foroaren XVI. edizioa

26 May, 2016

Orkestra-Lehiakortasunaren Euskal Institutuko Crecer+ Business Angels sareak (Deustuko Unibertsitatea) BAC+ inbertsio foroaren XVI. edizioa antolatu du. Ekialdia Deusto Business School zentroan egingo da (Deustuko Unibertsitateko La Comercial eraikina, Bilboko Campusa, 34. aretoa), ekainaren 2an, arratsaldeko 16:00etan.

 

Aurtengo edizioan bost proiektu ekintzaile aurkeztuko dira:

 

1- Fitness funtzionala edo Crossfit egiten duten pertsonei zuzendutako produktu berritzaileak diseinatzen eta merkaturatzen dituen enpresa bat.

 

2- %70eraino aurrezten duen argiztapen sistema adimendun bat, hiru elementuz osatua: argiak, edozein argitara egokitzeko moduko modulu adimenduna, eta software erabilerraza. Sistema oso baliagarria da industriarako, azalera handietarako, biltegi logistikoetarako eta aparkalekuetarako.

 

3- Erosketa dibertsifikatuak egiteko Responsive webapp sistema, bio produktuen 4000tik gora erreferentzia dituena eta esperientzia bio paregabea eskaintzen duena plataformako zerbitzuen bitartez (errezetak, kontsultak…).

 

4- Proiektu bat zeinaren bidez garatzen diren, batetik, hondar-beroaren zati bat argindar bihurtzeko sistema berritzaile bat, eta, bestetik, produktu-sorta oso bat industrien energia eta produkzio eraginkortasuna handitzeko.

 

5- Bainera eta dutxa barruetarako alfonbra pertsonalizagarria, erabili eta botatzekoa, egunero bainera edo dutxa estreinatzeko sentsazioa ematen duena. Produktu horrek kalitatezko esperientzia berri bat ematen die hoteletako bezeroei kalitate, erosotasun eta segurtasun aldetik.

 

Ekitaldian parte hartzeko ezinbestekoa da inskripzio-orria betetzea.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow