AZTIko ikerlari bat, Indiako Ozeanoko Tunidoen Batzordeko lehendakari izendatu dute

4 January, 2016

Itsasoaren eta elikagaien berrikuntza teknologikoko AZTI zentroko Hilario Murua euskal ikerlaria, Indiako Ozeanoko Tunidoen Batzordearen Komite Zientifikoko (IOTC), hots, inguru horretako atunen arrantza kudeatzen duen organoko lehendakari berri izendatu dute.

Gaur egun AZTIko baliabide tunidoen kudeaketa saileko kide den Muruak, zientzia biologikoetan doktorea denak, Tsutomu Nishida japoniarra ordezkatuko du karguan.

Indiako Ozeanoko Tunidoen Batzordearen Komite Zientifikoa, IOTCren zientziari buruzko aholkularitza-organoaren buru da eta erakunde horretako kide diren herrialdeetako zientzialariek osatzen dute; gainera tunidoen eta antzeko espezien populazioen egoerari buruzko aholkuak ematen ditu.

Euskal zientzialaria buru izango da IOCTko kide diren 30 herrialde baino gehiagoren artean egiten duten ikerketa kooperatiboko ekintzetan. Helburu nagusietako bat, Indiako Ozeanoko tunidoen kontserbazioari, arrantza-antolamenduari eta baliabideen kudeaketari buruzko gomendioak proposatzea da.

IOTCren Komite Zientifikoak espezie hauek aztertzen ditu: tunido tropikalak (atun hegal-horia, atuntxikia eta atun moja), ur epeletakoak (hegaluzea), atun neritikoak edo kostaldekoak, ezpata- arraina, marlinak, eta 16 marrazo espezie. Nazioarteko batzordea da espezie horiek babesteaz, harrapaketak arintzeaz eta zaintzeaz arduratzen dena.

 

Tunidoen identifikazio kanpaina

 

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow