Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 7 Marzo, 2018 Berrikuntza Digitalizazioa Berrikuntza soziala EIKTak Fast Track Innobideak programa

Azterlan batek erakutsi du nolako abantailak dituen Kwido erabiltzeak etxez etxeko laguntzarako

Aukera ematen die pertsona nagusiei estimulazio kognitiboa autonomoki lantzeko.

 

Aukera ematen die pertsona nagusiei estimulazio kognitiboa autonomoki lantzeko.

Kwido Mementia plataformak narriadura kognitiboa prebenitzen eta detektatzen du, pertsona nagusientzat diseinatutako jolasen bidez. Ideable euskal enpresak garatu du aplikazio hori, eta tablet batekin erabiltzen da. Nahiz eta hasieran beraizik pentsatu zen laguntza ematen duten inguruneetan erabiltzeko (esaterako, eguneko ospitaleetarako edo egoitzetarako), Grupo SSI kooperatibaren ikerketa pilotu batek frogatu du estimulazio kognitiborako tresna horiek berdin balio dutela autonomoki erabiltzeko.

 

“Plataforma horrek jolasak erabiltzen ditu osasuntsu dauden pertsonengan narriadura kognitiboaren lehen aztarnak detektatzeko. Jolasek orobat balio dute garuna entrenatzeko eta narriadura atzeratzeko” azaldu du Iñaki Bartolomék, Ideable enpresako zuzendari nagusiak. “Azterlanak bi helburu dauzka: batetik, jakitea posible den plataforma hori etxean erabiltzea eta, bestetik, frogatzea plataformak abantailak eskaintzen dituela gaitasun kognitiboak hobetzeko”.

 

Etxez etxeko laguntzarako Grupo SSI kooperatibak iaz egin zuen ikerketa pilotu hori. 43 pertsonak beren etxeetan probatu zuten Kwido Mementia plataforma 6 hilabetez. Pertsona multzo horren batez besteko adina 81 urtekoa zen, eta %88 emakumeak ziren. Itziar Álvarezek koordinatu zuen azterlana, Grupo SSI kooperatibako I+G+B Unitateko arduradunak eta UPV/EHUko doktoreak. Emaitzek erakutsi dute hobetu egiten direla funtzio kognitiboak, zehazki, ikusmen memoria eta memoria espaziala, eta baita ere pertzepziorako gaitasunak eta arrazonamendua.

 

“Lehen egunean prestakuntza-saio bat egin zen etxean bertan, erabiltzaileek tableta eta programa erabiltzen ikas zezaten. Hortik aurrera online gainbegiratu dugu prozesua, eta telefonotik deitu diegu jarraipena egiteko” azaldu du Itziar Álvarezek. “Azterlan honekin frogatu dugu pertsona nagusiek estimulazio kognitiboko jarduerak egin ditzaketela etxean bertan horrelako teknologiak erabiliz eta kostuak murriztuz”.

 

Azterlanaren emaitzak XXIV. Psikogeriatria Kongresu Nazionalean aurkeztuko dira, martxoaren 8tik 10era Kordoban. Froga horietan oinarriturik, Ideable enpresa lanean hasiko da tele-laguntza ematen duten enpresekin, eta datozen asteetan Kwido Mementia programaren onlineko bertsio bat merkaturatu nahi du, senitartekoek erabil dezaten. Enpresa lanean ari da, tabletaz gain, beste teknologia batzuk ere programan txertatzeko. “Aztertu nahi dugu nola erantzuten duten pertsona nagusiek errealitate birtualeko betaurrekoekin sortu daitezkeen ingurune murgiltzaileetan” azaldu du Iñaki Bartolomék, “eta beste estrategia batzuk ere probatu nahi ditugu, hala nola leap motion, betiere estimulazio kognitibora zuzendurik”.

 

Kwido Mementia

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Berrikuntza
INCONEF, termodinamika- eta kontrol-ingeniaritza, mahasti artean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
Bikote Solar AMercado de la Ribera 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
Bikote Solar, 18 urte eguzki-energia enpresa-sektorera eskaintzen
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Azalera bertikal eta altuetan korrosioaren aurkako estalduren egoera sentsoreekin neurtzen duten droneak
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Elkor, teknologia eta berrikuntza altzarien eta zuraren sektorerako
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak