Aurrera pausu berriak sektore aeroespazialari bideratutako material arinen garapenean

16 October, 2017
IK4-IDEKO euskal zentroak MMTech europar proiektuan parte hartzen du

IK4-IDEKO euskal zentro teknologikoa, aireontziak eraikitzera bideratutako titaniozko aleazioen fabrikazio prozesuak diseinatzean dihardu

 

Sektore aeroespazialak, hegazkinen fabrikaziorako, abiazioaren industria ez hain kutsakorra eta ingurumenarekiko adeitsuagoa ahalbidetuko duten material berri arinagoak lortzeko erronkari aurre egin behar dio.

 

Testuinguru honetan, IK4-IDEKO euskal zentro teknologikoak iragan astean, parte hartzen duen MMTech europar proiektuaren markoan lortutako hegazkinentzako material arinagoen fabrikazioan emandako aurrera pausuak aurkezteko topagunea egin zuen bere instalazioetan.

 

2015ean hasitako MMTech ekimena, ontzien eraikuntzan erabil daitezen titaniozko aleazio arinago eta hauskaitzagoak garatzean oinarritzen da. Proiektuan, Mondragon Unibertsitateak ere parte hartzen du.

 

Bilkurak, titanio gammazko aluminiuroz, oso arin eta hauskaitzak diren, eta adituen esanetan, industria aeroespazialean paper garrantzitsua izango duten aleazioez egindako mekanizaturako kontrol egokituaren sistema berriaren emaitzak jakinarazteko balio izan zuen.

 

5,7 milioi euroko aurrekontuarekin, MMTech, Europar Batzordeak berrikuntza bultzatzeko Horizon 2020 programako parte da, 2019ra arte luzatuko dena.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow