Arteca-k bere instalakuntzak berriztatu ditu

20 April, 2017

Arteca-k bere instalakuntzak eguneratu ditu zenbait moldaketa lerroen robotizazioaren bitartez

Euskal enpresak, bi pabilioi berri erosi eta gaur egungo ekipamenduak eguneratu dituela iragarri du

 

Tren- sektorerako eta automobilgintzarako kautxu-metalezko bibrazioen aurkako soluzioetan espezializatutako Arteca gipuzkoar konpainiak bere instalakuntzak handitu ditu, bi pabilioi erosita eta egun dituen ekipamenduak eguneratu ditu eraldatze proiektuan aurrera egin ahal izateko.

 

Pabilioiak eskuratzearekin, Villabonan egoitza duen enpresak 7.000 metro koadro izango ditu. 2018an martxan jarriko diren instalakuntzek, bere ekoizpena areagotzeko eta enpresa eraginkorrago bihurtzeko aukera emango diote Arteca-ri, konpainiako zuzendari nagusi Alfredo Sánchez-ek azaltzen duen bezala.

 

Halaber, enpresak, zenbait moldaketa lerroen robotizazioaren bitartez, biltegiaren berregokitzapenaren bitartez, ekoizpen ekipo berrien erosketaren bitartez eta 4.0 Industriako osagaiak dituen kudeaketa sistema berri baten inplementazioaren bitartez bere instalakuntzak eguneratu ditu.

 

Berriki gainera, Arteca-k simulazio ekipoak, bizitza bankuak eta material zein aplikazioen prototipo eta entseguen garapen-sistemak dituen TTC (Technical and Test Center) deituriko espazio berri bat inauguratu du.

 

Ekintza guztiak pertsonetan, I+G+b-n eta 2013 urtean martxan jarritako ekoizpenean oinarritutako estrategiaren testuinguruan kokatzen da. Eraldatze prozesu osoa hasteko azken hiru urtetan egindako inbertsioa bost milioi euro baino gehiagotan kokatzen da.

 

Iturria: Estrategia Empresarial

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow