Harpidetu zaitez gure newsletter-ak jasotzeko
Ezagutu euskal industria berriari buruzko albisteak, laguntzak eta ekitaldiak
Hemen kontatuko dizuguIK4-TEKNIKER zentro teknologikoak akatsak identifikatzeko eta makinen egoera zein den ezagutzeko soluzioak garatzen ditu
Aurreratutako teknologiak industria fabrikazioaren esparruan eransteak, akatsak aurreikusi, geldiuneak planifikatu eta konponketa eta operazio kostuak murriztea ahalbidetuko duten mantentze lan prediktiboen sistema berrien aplikazioa exijitzen du.
Testuinguru honetan, datuen biltze, analisi eta tratamenduko mekanismoak aplikatzearen bitartez, ekipoen eta beren funtzionamenduaren erabateko ezagutza lortzeak erabateko garrantzia du.
IK4-TEKNIKER, komunikazio- eta informazio- teknologien erabilera konbinatuan oinarritzen da, beti ere sistema mekatronikoko akatsak detektatu, diagnostikatu eta iragartzeko asmoz.
Zentro teknologikoko adituek, arazoak detektatzea eta ekipoen osasunaren etengabeko karakterizazioa ahalbidetzen duten erremintak erabiltzen dituzte. Honela, mantentze lanak eta esku-hartzeak planifika daitezke.
Mantentze lan prediktiboa, ondorioak atera, irregulartasunak identifikatu, diagnosiak egin eta ekipoen ibilkera iragartzeko erabiltzen diren ekipoen inguruko datuak jasotzea, prozesatzea eta ikertzea ahalbidetzen duten soluzioen erabilpenean oinarritzen da.
Informazio honek, 4.0 Industriaren cloud computing edo Gauzen Interneta bezalako kontzeptuetan oinarritutako eta modu kontrolatuan software sistemen bidezko segimendua ahalbidetzen du.
IK4-TEKNIKER-ek mantentze lan prediktiboen esparruan jorratutako garapenak Bilbon, maiatzaren 30etik ekainaren 4ra bitartean egingo den Makina Erremintaren Espainiako Bienalaren (BIEMH) hurrengo edizioan erakutsiko ditu.