Inoiz pentsatu al duzu ideia bati ekitea, baina gero ez zara ausartu?

18 April, 2016

Zuzenean dator Finlandiatik Bilbora “From Zero to Success” ekitaldiaren bigarren edizioa, ekintzailetzari eta motibazioari buruzko ekitaldi bat, non hainbat hizlari ariko diren beren ezagutzak azaltzen eta aholku ematen, honetarako:

-Ausartak izan zaitezten zuen pasioak jarraitzeko.

-Zeuon bidea eta zeuon etorkizuna sor ditzazuen.

-Eta ausardia izan dezazuen zeuon buruan pentsatzeko.

 

Marian Allende, “Persiste”;
Taig Mac Carthy, “What do you mean?”;
Juan Alberto González, “Aprende y Desaprende”;
José Manuel Torres, “Las 7 Ps de la Planificación”;
Zaira Vicente, “Motívate”,..
Hitzaldi bakoitzaren ostean hizlariei galderak egiteko txanda zabalduko da, eta, hitzaldiak amaitu ondoren, hizlarietako batek sustatutako dinamika bat egingo da.

 

Bukatzeko, Networking espazio bat antolatuko dugu, catering eta guzti, hizlariekin nahieran hitz egin dezazuen.

 

Bazatoz?

Zure zain egongo gara apirilaren 29an, BBFko auditorioan (Uribitarte, 6), arratsaldeko 18:00etan.

Lortu zure sarrera esteka honetan: Sarrerak

 

Informazio gehiago behar baduzu, sartu gure web orrian: From Zero to Success

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow