Algon Emm-ek langileen parte hartzea sustatuko du kudeaketa eginkizunetarako

6 September, 2016

Konpainia gipuzkoarrak Innobideak-Pertsonak programan parte hartzen du

 

Altzarietarako egitura metalikoetan espezializatutako Algon Emm firmak, enpresan lan egiten duten pertsonen inplikazioa sustatzeko proiektu bat martxan jarri du, autonomoak eta disziplina anitzeko taldeak aktibatzean oinarritutako kudeaketa paradigma berria sortzeko helburuarekin.

 

“Pertsonen parte hartzea areagotu nahi dugu fabrikaren kudeaketan”, ziurtatu du enpresako zuzendari nagusi Diego Badiolak. Zuzendariak, erabakiak hartzeko gaitasuna duten lan talde autonomoak sortzean datzala gaineratu du.

 

Badiolak ziurtatu du, helburua, “gestio tradizionalarekin apurtzean” datzala, antolamendu bertikal batean oinarrituta, zeinetan, zuzendaritzak erabaki eta langileek egin egiten duten; horren aldean, pertsonek erantzukizuna hartzen dute, ekoizpena, lantokiak edo oporraldien txandak hobetzeko bezalako puntuetan.

 

Proiektua burutu ahal izateko, enpresak Spri taldeak bultzatutako Innobideak-Pertsonak programaren babesa eskuratu du, euren lehiakortasuna areagotze aldera, enpresa kudeaketan, pertsonen parte hartzea sustatzea bilatzen duen programa, alegia.

 

“Programa hau oso interesgarria da, pertsonekin lan egiteko aukera eskaintzen baitigu, enpresetako elementu bereizgarria baitira”, zehaztu du Badiolak.

 

Sektore industriala edo automozioa bezalako alorretara bere produkzioa dibertsifikatzen ari den Algonn Emm-en aburuz, arrakasta lortu ahal izateko, denboran jarraia den lana beharrezkoa da. “Lehen haziak ereiten ari gara”, bukatu du zuzendariak.

 

Innobideak Pertsonak programaren hurrengo edizioan parte hartzeko deialdia hilabete honen bukaera arte zabalik izango da.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow