Ajebask, Euskadiko ekintzaile kultura sustatzen

24 August, 2016

Euskadiko Enpresari Gazteen Elkarteen Federazioak, hiru lurralde historikoetan finkatutako kolektibo honen barneko entitateak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan kokatutako enpresekin biltzen ditu.

Ajebask proiektu gazte eta bizia da, baita Euskadiko ekintzaile gazte oro agerrarazteko foroa ere.

Ajebasken helburu nagusien artean honakoak ditugu:

 

  • Partehartzaileek informazio, formakuntza, aholkularitza, ikerkuntza eta bestelako arloetan izan ditzaketen beharrizanez arduratu.
  • Enpresa-proiektuak garatzen eta bermatzen laguntzea.
  • Gazteriaren artean enpresa-bokazioak antzeman, sustatu eta bultzatzea.
  • Partaide diren pertsona eta enpresen arteko bilera eta koordinaziorako organo izatea, lagunkidetasun giroa bultzatuz.
  • Hazkunde egonkorra eta bizi-maila egokia lortzeko, izaera berdintsua duten beste erakunde batzuekin erlazioak eta elkartrukea bultzatzea.
  • Enpresaren aktibitatean eragiten duten materia ekonomikoei buruzko harremana garatu botere publikoen artean.
  • Aurrerapen ekonomikoaren bidean jarraitzea.

 

Historikoki, euskal erakunde hau Estatuko aktiboenen artean egon da; gaur egun enpresa-erreferentzia nagusiak diren enpresa gazte anitz bertan ibili izan dira. Beren sortze garaian, enpresa hauek behar izan zuten hurreko laguntza jaso zuten, enpresen sorreratik hasita, hauen finkapenera eta beste eskualde eta herrialdetara hedatu arte.

 

Gaur egun, Guillermo Sáez Viana enpresari arabarrak Euskadiko ekintzaileen elkargoa errepresentatzen du CEAJE deituriko Enpresa Gazteen Elkarteen konfederazioan. Lehendakariorde lehen dabil bertako batzorde betearazlean.

 

Informazio gehiago: http://www.ajebaskpaisvasco.es/

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow