AICk eta Tecnaliak leku zabalagoa duen ibilgailu elektrikoa diseinatu dute

15 October, 2015

AIC-Automotive Intelligence Center automobilgintzako berrikuntza zentroak eta Tecnalia korporazioak motorra aurreko bi gurpiletan kokatu eta barrualdean leku zabalagoa duen ibilgailu elektrikoaren diseinua aurkeztu dute.

Ibilgailuaren barruan leku zabalagoa lortzea xede duen diseinu hau urriaren 13an aurkeztu zen, eta Eunice europar proiektuaren barruan garatu da.

Gaur egun, ibilgailu elektrikoetan, konbustioko motorraren tarte berbera erabiltzen da eragingailu elektrikoa instalatzeko, eta osagaien kokapen honek ez dio behar besteko probetxurik ateratzen motor elektrikoak duen abantailarik nagusienetako bati, hots, potentzia-dentsitate handiari.

Gurpil gaineko motor honen helburua, ibilgailu elektrikoaren egungo kontzeptua birdiseinatzeko oinarriak finkatzea da, gidatzea erraztuz, fabrikatzaileei askatasun handiagoa eskainiz eta espazioaren aprobetxamendu egokia lortuz. Gainera, ibilgailu konbentzionalei nahiz Smart Cities deritzenen etorkizuneko premiei egokitutako ibilgailuen kontzeptu apurtzaileagoei aplika dakieke.

Ibilgailu elektrikoaren premietara egokitutako gurpil gaineko motor osoa diseinatu, garatu eta balioztatazeko, 13 bazkidek azken lau urteotan aurrera atera duten Eunide europar proiektuaren emaitza da oraingo teknologia hau, eta arrakasta osoz gainditu ditu muturreko erabilpen-egoeretan, paseoan nahiz erosotasuna neurtzeko egin zaizkion estres termikoaren gaineko proba guztiak.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow