Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 15 otsaila, 2018 Berrikuntza Digitalizazioa Berrikuntza soziala Fast Track Innobideak programa

Abian da Social Innovation Tournament ekimenaren deialdi berria

European Investment Bank Institute erakundeak bultzatzen du ekimen hori

 

European Investment Bank Institute erakundeak bultzatzen du ekimen hori

EIB Institute erakundeak abian jarri du berriro Social Innovation Tournament lehiaketa, zeinaren helburua baita berrikuntza eta ekintzailetza soziala sustatzea. Guztira, 140.000 euro banatuko dira lau saritan. Gainera, lehiaketak aukera ematen du laguntza eta prestakuntza jasotzeko eta inbertitzaileekiko hitzorduak lotzeko.

 

SIT lehiaketara mota guztietako proiektuak aurkeztu daitezke, betiere kolektibo kalteberen gizarteratzea eta aukera berdintasuna sustatzen badituzte. Baina, kategoria nagusiaz gain, badira sail bereziak ere, aurten garapen sostengarria eta ekonomia zirkularra sarituko dituztenak. Bietan emango dira lehenengo eta bigarren saria, 50.000 eta 20.000 eurokoak hurrenez hurren. Europar Batasun osoko proiektuak aurkeztu daitezke lehiaketara, eta parte har dezakete irabazi asmorik gabeko erakundeek, enpresek, erakunde publikoek, ekintzaile taldeek nahiz norbanakoek.

 

Hautagaitzak aurkezteko epea martxoaren 6an itxiko da. Hortik aurrera, EIB Institute erakundeko aditu talde batek aukeratuko ditu 15 finalistak. Finalistek aukera izango dute berrikuntza-kanpaldi batean parte hartzeko Portugal iparraldean dagoen IRIS zentroan (berrikuntza sozialeko proiektuen haztegia), eta SIT sareko kide bilakatuko dira. Azkenik, urriaren 23an Kopenhagen egingo den ekitaldi batean jakinaraziko dira lau txapeldunak.

 

Iaz Complex Disease Detector proiektu suediarra –bihotz-hodietako gaixotasunak detektatzeko teknologia merkea- eta ColorADD portugaldarra –ikusmen murriztua duten pertsonei koloreak identifikatzen laguntzeko hizkuntza- izan ziren kategoria nagusiko irabazleak. Sari berezia zahartze aktiboari eskaini zitzaion, eta FreeBird Club –pertsona nagusiek bidaiatzeko sare kolaboratiboa- eta Walk With Path –mugikortasun konponbideak- ekimenak izan ziren sarituak.

 

EIB Institute Europako Inbertsio Bankuak sortutako organismo bat da, eta helburutzat du onura publikoa sortzen duten ekimen sozial eta kulturalak babestea. Iazko apirilean EIB Institute erakundeak IRIS –Regional Social Innovation Incubator- haztegia jarri zuen martxan PortusPark sarearen laguntzaz, lurralde mailako garapena bultzatzeko berrikuntza sozialeko ekimenen bitartez.

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Berrikuntza
INCONEF, termodinamika- eta kontrol-ingeniaritza, mahasti artean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
Bikote Solar AMercado de la Ribera 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
Bikote Solar, 18 urte eguzki-energia enpresa-sektorera eskaintzen
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Azalera bertikal eta altuetan korrosioaren aurkako estalduren egoera sentsoreekin neurtzen duten droneak
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Elkor, teknologia eta berrikuntza altzarien eta zuraren sektorerako
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak