Abasotas®: errezeta osasuntsuak, produktu onarekin eta aurkezpen zainduarekin prestatuak

21 July, 2016

Isabel Sernak eta Nikola Susaetak Abasotas® food Studio sortu dute; aditu gastronomiko batek, argazkilari batek eta estilista batek osatutako talde bat da, konponbide integralak eskaintzen dituena ekitaldi gastronomikoetarako.

Isabelek urtetako esperientzia du ostalaritzaren sektorean; hotel bateko zuzendaria izan zen, eta catering marka bat sortu zuen hotelean hutsetik hasita. Marketin eta komunikazio arduraduna ere izan da.

Nikola, berriz, ekintzaile petoa da; 2009an Inés Susaeta bitxi marka sortu zuen arrebarekin batera. Harrezkero, hainbat enpresa teknologiko jarri ditu martxan.

 

 

Bazirudien sektore honetan dena asmatuta zegoela, baina zuek Abasotas sortu duzue, “proiektu gastronomiko alternatiboa”…

Abasotas® sortu zen ostalaritzaren kontzeptu berri bat sortzeko premiari erantzuteko. Marka sendoa sortu nahi dugu, kalitatezko zerbitzu esklusiboa emango duena. Ekitaldi integralak antolatzen ditugu, non, gastronomia zaintzeaz gain, ahalegina egiten baitugu esperientzia oso bat eskaintzeko; hala, oso kontuan hartzen ditugu ekitaldiaren dekorazioa, kokalekua, argazkigintza eta beste hainbat xehetasun.

 

Azkenaldian jende gazteak asko estimatzen eta baloratzen du produktuaren kalitatea, baita “fast food”-aren arloan ere, eta hain zuzen une horretantxe jaio da Abasotas Food Studio

Abasotas® produktuak errezeta osasuntsuetan oinarritzen dira eta errezetak prestatzeko produktu onak eta aurkezpen zainduak aukeratzen dira. Ahalegintzen gara kalitate oneko produktua eskaintzen, erraz bereizteko modukoa. Gure kamioian badaude ore amaz egindako ogiarekin prestatutako sandwicheak, unean bertan eginak, eta etxeko postreak, esaterako, brownie-ak, cheesecake-ak, e.a.

Hala ere, denboraldiko platerak eskaintzen ditugu ekitaldi “formalagoetarako”, kontu handiz aukeratuak, eta sinpleak bezain sofistikatuak.

 

Zuen lana batetik bestera eraman dezakezue, zuen neurrira diseinatu duzuen “food truck” bati esker

Ekitaldiak egiteko, guztiz ekipatutako sukalde bat eraiki dugu kamioi baten barruan. Sekulako erronka izan da, zeren hasieran zailtasun handiak izan genituen kamioiari egin beharreko aldaketa guztiak egiteko. Baina Alfredorekin topo egin genuen, Icar enpresako gure ingeniariarekin, zeina erabat murgildu baita proiektuan.

Gainera, kamioiak erabilera asko ditu; toki bat baino gehiagotatik irekitzen da, beraz, zabaldu egin dezakegu zenbait ekitalditan zerbitzu integralagoa eskaintzeko (edari barra bat, kafeak, e.a.).

 

Gastronomia, bidaiak, toki magikoak… Eta zuen pasio gastronomikoa beste alderdi batzuekin -adibidez, kirola, musika, kultura- uztartzeko eszenatokiak

Zentzu horretan, aipatzekoak dira egiten ditugun “Gathering”-ak. Geuk antolatzen ditugun topaketa sozialak dira, toki bereziak bilatzen ditugu eta menu bat osatzen dugu tokiko eta garaiko produktuekin. Ekitaldi efimeroak dira, toki berezietan egiten direlako.

Ardoaren inguruko ekitaldi bat antolatu nahi dugu, mahasti artean mahai polit bat jarrita; edo itsasora begira dagoen terraza bat aukeratuko dugu itsasoko menu batekin. Gure asmoa da bezeroak goza dezala ez bakarrik menuaren zapore onarekin, baina baita ere esperientzia osoarekin.

Horrelako ekitaldiez gain, gure zerbitzuak eskaintzen dizkiegu era guztietako ekitaldiak antolatu behar dituzten partikular edo enpresei.

 

Mingain eta aho-sabai onek diote “GureOgiaz” eta zero kilometroko produktuz prestatutako ogitartekoak eta etxean eginiko txokolatezko brownie-ak jan bitartean entzun zirela “BBK live” jaialdiko arrakasta garrantzitsuenetako batzuk

Maiatzaren hasieran abiatu genuen negozioa, eta, egia esan, oso harrera ona izan dugu. Gelditu gabe gabiltza harrezkero; ekitaldi askotan izan gara, eta leku guztietara eraman ditugu ore amaz prestatutako sandwichak (Gure Ogia, ogi onak eta pertsona hobeak) eta etxeko postreak.

 

Laguntzaren bat eskatuko zenuten zuen negozioa martxan jarri eta aurrera ateratzeko

Gaur egun ez da erraza enpresa bat sortzea. Diru-laguntza bat eskatu genuen hasierako inbertsioa egiteko eta enpresa martxan jartzen laguntzeko. Oraindik ez digute eman, gurutzatu ditzagun hatzak!

 

Hilabete batzuk baino ez daramatzazue merkatuan, norantz zuzendu nahi dituzue hurrengo erronkak?

Egia da ibilbide laburra egin dugula, baina erritmo bizian gabiltza. Datorren denboraldirako estudio gastronomiko bat muntatu nahi dugu, gure proiektuari forma emateko.

Proiektuaren bigarren fasea litzateke hori, hau da, obradore bat eraiki nahi dugu lonja baten barruan, eta bertan jarri gure food studioa.

 

+info: 
http://www.abasotas.com
https://www.instagram.com/abasotas
https://www.facebook.com/abasotas 

Abasotas catering food truck

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow