7 enpresa 7 kasu arrakastatsutarako

13 November, 2015

Bertaratuek bertatik bertara ezagutu dituzte industria berri horretan oinarritutako zazpi kasu arrakastatsu enpresen barruan sortutako beste enpresa batzuetan (barnekintzailetza): metereologia zehatz aurresatea industriarako, edo edozein produktu fabrikatzea hondakinik eta zaratarik gabe, dronak erabiltzea informazioaren segurtasuna bermatzeko, makina industrialen erabilera neurtzea haririk gabe edo zain barneko medikazio automatizatzea.

Ibon Zalbidegoitia, energia berriztagarrien fabriketako metereologia datuak ematen dituen Meteo for Energy enpresako ikerketa arduradunak adierazi duenez, “%30eko zehaztasun gehiago lortzen dute datu hauetan” eta, bere ustez, etorkizunean “datu-kudeaketako neurrira prestatutako” zerbitzuak emango dira.

Metaleko fabrikazio gehigarrian espezializatutako Addimen enpresako Joseba Sagarnak adierazi du bere teknologiarekin posible dela edozein produktu diseinatu eta fabrikatzea. “Teknologia egokia da ingurumenerako, ez dagoelako hondakinik ez zaratarik”. Egun batean diseinatzen, ekoizten eta ateratzen dugu produktua merkatura”. Baita ere esan du metodologia horrekin ez dagoela stockik, produktuak pertsonalizatuta daudela, eta “aukera ematen digula orain arte fabrika ezinak ziren piezak fabrikatzeko”.

Airestudio-ko Lorenzo Díaz de Apodacak dronak erabiltzen ditu enpresetako informazioaren segurtasuna bermatzeko. “Gai gara wifiak, mugikorrak eta sarbide puntuak lokalizatzeko eta jakiteko non dauden mugikorra darabilten erabiltzaileak”.

Daniel Prado haririk gabeko sistemak hornitzen dituen Farsens enpresako zuzendari nagusia da. “Makinei hitz eginarazten diegu jakiteko zein den euren tenperatura, presioa, eta beste edozein aldagai kritiko”. Bere bezeroak nekazaritza, osasun edo industria arloetakoak dira. Bateriarik gabeko beren sentsoreei esker, gauza dira “ezin egin zitezkeen magnitudeak monitorizatzeko, esaterako errotore baten barruko tenperatura”. Edo sektore logistikoan, posible da palet adimendunak izatea, paletaren pisua jakitea”.

Isetic enpresak monitorizazio zerbitzuak eskaintzen ditu, adibidez Portu bati energia hornitzen dion aerosorgailu baterako; bere zuzendariak, Manuel Fandillok, esan du akatsak detektatu, diagnostikoak egin eta matxurak prebenitzen dituztela.

Borja Lizari zuzendari kudeatzaile nagusia da zain barneko medikazioaren automatizazioan espezializatutako Kiro Robotics enpresan, zeina 2009an sortu zen Mondragon Taldearen barruan. “Prozesuak automatizatuz akats medikoak eragozten dira, babestu egiten dira langileak kimioterapia bezalako tratamenduen toxikotasunetik.

Pulsar Concept enpresaren barruan sortutako Ludus enpresako Jon Martinezek pertsonen hezkuntza lantzen du entretenimendu eta errealitate birtualeko teknologien bitartez. “Simulazio sistema bat da, ikasteko aukera ematen diguna. Errealitate birtualaren bidez min egin dakioke pertsona edo talde bati modu birtualean. Lan-ezbeharren tasa txikitzen da”.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow