52 proiektu aurkeztu dira “Metxa” euskal azeleragailuaren deialdira

16 April, 2016

Proiektuen %34,5 Arabakoak dira eta %19,2 Bizkaikoak, baina probintzia gehiagotatik ere iritsi dira, adibidez, Gipuzkoa, Burgos, Madril, Valentzia, Salamanca edota Bartzelonatik. 

Hemendik hilabetera emango dira ezagutzera aukeratutako ekintzaileak, zeintzuek aukera izango baitute 6 hilabeteko prestakuntza programa batean parte hartzeko eta 60.000-100.000 € bitarteko finantzaketa jasotzeko.

 

 

Proiektu ekintzaileentzako Metxa azeleragailuak “erabateko arrakastaz” itxi du bere lehen programarako ideiak aukeratzeko deialdia. 52 hautagaitza jaso dira, eta orain sustatzaileek denak aztertuko dituzte, prestakuntza eta inbertsio ekonomikoko programan parte hartuko duten laurak aukeratzeko.

 

Proiektuak probintzia hautetatik iritsi dira: Arabatik (18, %34,5), Bizkaitik (10, %19,2), Gipuzkoatik (6, %11,5), Burgostik eta Madriletik (3 bakoitzak, %5,7). Gainerakoak Valentzia, Salamanca eta Bartzelonatik etorri dira.

 

Proiektuen %55en kasuan, euren sustatzaileek aurten edo iaz abiatu zuten proiektua; %17an, berriz, zuzendariak emakumeak dira, nahiz eta askoz proiektu gehiago egon sortzaile taldean emakumeak dituztenak.

 

Sektoreka, aurkeztutako proiektuen %75 teknologikoak dira, %15 industrialak, eta gainerakoak zerbitzu, ostalaritza eta nekazaritza eta elikadura sektoreetakoak.

 

Programan sartzeko, baldintza hauek bete behar ziren: 18 urtetik gorakoa izatea eta enpresa proiektu bat edo martxan dagoen enpresa bat edukitzea (5 urteko antzinatasuna baino gutxiago duena). Negozio ereduak bideragarria, eskalagarria eta berritzailea izan behar zuen bere sektorean, gutxienez bi laguneko lantaldea behar zuen, eta sortzaileetako batek gutxienez %100eko dedikazioa eskaini behar zion proiektuari. Metxa azeleragailuko arduradunek hilabete dute proiektuak aukeratzeko, eta maiatzean hasiko da azelerazio programa.

 

Metxa dugu teknologia berriekin lotutako ekimenetara edo “start-up”etara esklusiboki bideratua ez dagoen lehenengo “ekintzaileentzako proiektu-azeleragailua”. Gasteizen dago kokatuta, eta helburutzat du Espainia iparraldeko edozein sektoretako proiektu berritzaileak bultzatu, zaindu eta finantzatzea (enpresaren akzioetan parte hartuz).

 

Ekimen hau enpresa-munduan ibilbide luzea egina duten euskal inbertitzaileek bultzatzen dute, zeintzuk espezifikoki elkartu baitira proiektu honetan ideia interesgarriak bultzatzeko. Diziplina anitzeko tutore talde bat ere badu, eta tutore horiek aktiboki inplikatzen dira proiektuan, ekintzaileei prestakuntza eta tutoretza emateko.

 

 

Prestakuntza eta inbertsio ekonomikoa

Azelerazio programak 6 hilabeteko iraupena du, eta zortzi puntu ditu funtsean:

 

  1. 1. Inbertsio ekonomikoa.- Ekintzaile bakoitzak 60.000€ eta 100.000€ bitarte jasoko ditu proiektuan parte hartzearen truke (%10-30), kasu bakoitzaren arabera.

 

  1. 2. Azelerazio programa osoa da eta Lean Startup metodologia baliatzen du. Teknika horrek oinarritzat ditu ikaskuntza baliozkotua, esperimentazio zientifikoa, eta iterazioa produktuak merkaturatzean, helburu hauekin: garapen zikloak laburtzea, aurrerapena neurtzea eta bezeroen atzera-elikadura lortzea.

 

  1. 3. Ekintzaile bakoitzari sektorean espezializatutako tutore bat eta tutore transbertsalak esleituko zaizkio, zeintzuek proiektuaren fase desberdinetan parte hartuko duten; eta bakarkako zein taldeko aholkularitza saioak egingo dituzte.

 

  1. 4. Laneko espazioa.- Parte-hartzaile guztiek lan-espazio bat izango dute Senda15 coworking zentroan, programak iraungo dituen 6 hilabeteetan.

 

  1. 5. Coworkingaren, Metxa azeleragailuaren, tutoreen eta inbertitzaileen bitartez sortutako ingurune ekintzaileari esker, hautatutako ekintzaileek kontaktu-sare zabala eskuratuko dute.

 

  1. 6. Programa ondorengo laguntza.- Ekintzailearekiko inplikazioa ez da programarekin amaitzen. 6 hilabeteko lan gogorraren ondoren, laguntza ematen jarraituko zaie azkartutako proiektuei, aholkularitza puntuala eskainiz, networking kontaktuak emanaz, etorkizuneko finantzaketa errondetarako prestatuz, e.a.

 

  1. 7. Laguntza legala.- Beren proiektuarekin lotutako alderdi orokorrei buruzko aholkularitza, edozein garapen fasetan.

 

  1. 8. Diru-laguntzak.- Laguntza eta orientazioa laguntzak eta diru-laguntzak lortzeko.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow