5 milioi euro laguntza humanitarioko konponbide berrientzat

21 abendua, 2017
cartel de la convocatoria.

 

EBk Horizon saria abiarazi du teknologia berritzaileen eta merkeen erabilpena saritzeko

Krisi humanitarioak eta hondamendi naturalak handiago eta konplexuago bihurtu dira azken bi hamarkadetan. 2016an Europar Batasunak 2.100 milioi euro inguru bideratu zituen erantzun-programetara, programa horien bidez 120 milioi pertsonari laguntzeko. Baina baliabide gutxi dago premia handietarako eta konponbide berriak behar dira, premia horiei modu eraginkorragoan erantzuteko.

 

Ikuspegi horretatik, Europar Batasunak Affordable high-tech for humanitarian aid Horizon Saria abiarazi du. Sari horren helburua da puntako berrikuntza teknologikoak arrazoizko prezioan darabiltzaten konponbideen garapena sustatzea, krisi humanitarioei modu eraginkor eta sostengarriagoan erantzuteko. Sariak 5 milioi euro banatuko ditu beste hainbeste kategoriatan: Babesa eta laguntza; Ura eskuratzea, higienea eta saneamendua; Energia; Osasuna eta laguntza medikoa; eta Kategoria irekia.

 

Lehiaketan parte har dezakete laguntza humanitarioko ingurune errealetan dagoeneko probatuta dauden eta inpaktu positibo frogatua duten konponbide berritzaileek. Proiektu horiek teknologia aurreratuak erabili behar dituzte baina arrazoizko prezioan eta errealitate desberdinetara egokitzen diren erantzun eskalagarriak eskaini behar dituzte. Tokian bertan lan egiten duten agenteek parte hartuko dute diseinuan, hala nola, laguntza emateko agentzia eta antolakundeek, tokiko enpresa sozialek edota amaierako erabiltzaileek. Berrikuntzek oinarritzat har ditzakete IKTak, baina baita ere beste teknologia batzuk, esaterako, eraikuntzarako material berriak, 3D inprimaketa (ekipamendu medikoaren produkzio merke eta pertsonalizatura bideratuta) edota osasun arloko bio-teknologia.

 

Izen-ematearen lehen fasea zabalik egongo da 2019ko irailera arte, eta bigarren fasea hortik aurrera aktibatuko da 2020ko urtarrilera arte. Azkenik, 2020ko hirugarren hiruhilekoan jakinaraziko da nortzuk diren txapeldunak.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow