4.0 injektatutako galdaketaren esparruko azken joerak eztabaidagai Bizkaian

30 urria, 2017
Jardunaldia Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko 101 eraikinean ospatuko da

Tecnaliak aluminiozko injekzioaren bitartez automobilgintzako osagaiak fabrikatzeak eragiten dituen aukerak aztertzeko jardunaldi bat antolatu du.

 

Automobilgintzaren industriak, erregai gutxiago kontsumituko eta gas kutsakor gutxiago isurtzeko aukera emango duten ibilgailu arinagoak fabrikatzeko erronkari aurre egin behar dio.

 

Eskenatoki honetan, aluminioaren erabilerak, automobilen arintzea lortzeko alternatiba egokia suposatzen du. Injekzioaren bitartez fabrikatutako aluminiozko piezen barruan, burdina edo altzairua bezalako material astunagoen ordezkatzean erabiltzen diren egitura-osagaiek, negozio-perspektiba positiboak eskaintzen dituzte.

 

Aluminiozko injekzioaren bitartezko osagaien fabrikazioak eskaini ditzakeen aukerak aztertu ahal izateko, Tecnalia korporazio teknologikoak jardunaldi bat antolatuko du azaroaren 23an, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean.

 

Antolatzaileen arabera, egitura- piezentzako 4.0 injektatutako galdaketaren inguruko nazioarteko Forumak, teknologiaz eta lehengaiez hornituko dituzten ehun enpresatik gora izango ditu.

 

Sesioak iraun bitartean, soluzioak eskainiko zaizkie interesa duten enpresei, injekzio teknologiak euren produktuei eskaini diezaioketen hobekuntzak ezagutu ditzaten.

 

Ekitaldian, besteak beste, goi presiora galdatutako egitura-piezen diseinu, inplementazio eta baliozkotzea eta 4.0 industriako kontzeptuen bitartez, injektatutako, sentsore eta moldeen bitartezko galdaketa prozesuen hobetzea   bezalako gaiak jorratuko dira.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow