100.000 milioi euro, Europa berrikuntzaren abangoardian mantentzeko 

11 ekaina, 2018
Bikaintasun zientifikoa sustatzea da programa honen helbururik nagusienetarikoa

Europar Batzordeak Europa Horizonte aurkeztu du, 2021-2027 denboraldirako ikerkuntza eta berrikuntza programa berria

 

Ikerkuntza teknologikoaren, berrikuntzaren eta sektore pribatuan laborategian sortutako soluzioen aplikazioaren aldeko apustua, enpresen lehiakortasuna Europan bultzatzeko gakoa da. Hori dela eta, Europar Batzordeak, 2021-2027 denboraldirako ikerkuntza eta berrikuntza programa berri bat aurkeztu berri du: Europa Horizonte.

 

100.000 milioi euroko aurrekontu proposamen batekin, egunera arte batasuneko erakundeak inoiz adostutako handiena, Europa Horizontek, aurreko I+b Horizonte 2020 programaren segida suposatzen du.

 

Erreminta berri honek bikaintasun zientifikoa sustatzea du helburu, baina aurreko programarekin alderatuta berrikuntza batzuk txertatu ditu, EB-ak zabaldutako komunikatu baten arabera.

 

Europa Horizonten aintzat hartutako neurri berrien artean, Berrikuntzaren Europar Kontseilu baten sorrera aurkitzen da. Laborategian hasi eta aplikazio komertziala bitartean teknologien iragatea errazteko aukera luzatuko duen leihatila bakarra ahalbidetzean oinarritzen da, ezarritako enpresa zein sortu berri diren start up-ei laguntzeko asmoz.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow