Zure negozioarentzako ikastaro praktikoak: nola saldu sare sozialetan

15 April, 2013

Apirilaren 15ean (astelehena), Emprendedores argitalpeneko erredaktore Pilar Alcázarrek ekintzaileentzako tailer bat eskaini zuen azaltzeko nola komunikatu eta saldu dezakegun Interneteko sare sozialen bidez.

Pilar Alcázarrek tailer bat eskaini zigun jakiteko zeintzuk diren Interneteko sare sozialak ezagutzeko eta gure negozioen salmentak ugaritzeko alderdi garrantzitsuenak.

Lehenik eta behin, esan zuen hainbat modu daudela Interneten presentzia izateko onlineko komunikazio kanal desberdinen bitartez. Sare sozialak bitarteko bat gehiago dira Interneten.

  • Bilatzaileetako posizionamendua
  • Onlineko publizitatea
  • Blogak, foroak, e.a.
  • Email marketina
  • Afiliazio marketina

Zenbait enpresak emaitza arrakastatsuak lortzen dituzte diru gutxirekin. Kontuan hartu behar da baita ere sare sozialek denbora aldetik dedikazio handia eskatzen dutela.

Sare sozialetan saltzeko, hainbat puntu aztertu behar dira: garrantzia duten profilak, zein sare sozialetan izan nahi dugun presentzia, jarraitzaileak nola zale bihurtu eta emaitzak nola neurtu.

Lehenengo arrazoizko zalantza da merezi duen enpresa gisa sare sozialetan sartzea, horrek ahalegin handia eskatzen duelako. Printzipioz bada baliozko irizpide bat sare sozialetako presentzia interesgarri egiten duena: 29 milioi espainiar daude sare sozialetara konektatuta. Baina, oroz gain, presentzia izan behar genuke sare sozialetan, publiko zehatz batengana iritsi gaitezkeelako oso inbertsio txikia eginez; erabiltzaileak portaera aldagaien arabera bereiz ditzakegu eta sare sozialak erabiltzeko eta gomendioak egiteko joera duten erabiltzaileak aurkitu ditzakegu.

Gomendioen balioak ohiko publizitateak baino askoz ere konfiantza gehiago sortzen du. Zenbait estatistikaren arabera, erabiltzaileen %42k gomendio bat eskatzen dute erosketa garestiak egin baino lehen.

“Lagunen gomendioek ez dute erabakitzen zer erosiko dugun, baina gomendio horien bidez kontuan har genezake gure aukeren artean ez zegoen marka bat”.Esaldi horrekin Pilar Alcázarrek adierazi zuen horixe dela enpresak sare sozialetan egotera bultzatzen dituen balio errealena.

Garrantzitsua da edukien marketinaren bidez norbere nortasun digitala sortzea. Sare sozialetan “engagement” edo markarekiko lotura sortu behar dugu. Markarekiko lotura sortzeko, enpresek kalitatezko jarraitzaileak bilatu, beren ekintzak ugaritu eta gomendioen sorkuntza bultzatu behar dute.

Hona hemen sare sozialetan enpresa gisa presentzia izateko kontuan hartu beharreko alderdi garrantzitsuenak:

 

1- Estrategia bat diseinatzea:

Hasteko, sare sozialetako estrategia bat diseinatu behar da, hau da, nor zaren, zer saltzen duzun, nori saltzen diozun eta nola saldu nahi duzun. Sare sozialetan lortu nahi diren helburuak finkatu behar dira. Helburu horiek askotarikoak izan daitezke:

  • Merkatu azterlanak (bezeroa ezagutzea, bezeroaren iritzia jasotzea, prosumer delakoak, e.a.).
  • Marketina egitea (brannding-a, sustapenak, produktu berriak merkaturatzea, e.a.).
  • Salmenta prozesua ixtea.
  • Bezeroari arreta ematea.

 

2- Lagunen gomendioak:

Proaktiboki bilatzen ez duten bezeroen trafikoa sortzea.

 

3- Sare bakoitzerako edukiak sortzea.

Eduki esklusiboak sortu behar dira sare sozial bakoitzerako, jomuga publiko eta komunikatzeko modu desberdinak dituztelako.

 

4- Gomendio propioak.

Hainbat tresna daude jende askorengana iristeko bidea ematen dutenak, marketin estrategia bat egin gabe. Sarea iritzi bila arakatzen duten enpresak dira. Gomendioak sortzen dituzte sarean.

 

5- Sareak eta salmenta puntuak atzera-elikatzea.

Batzuetan, salmenta puntua eta hedabide sozialak integratzen eta lotzen dituzten estrategietan pentsatu behar da.

 

6- Interneten duzun presentzia atzera-elikatzea.

Enpresa sare sozialetan badago, ezinbestekoa da presentzia hori kudeatzea, harremanetan jarraitzeko sare sozialetan dugun jarduerarekin lotutako pertsona guztiekin.

Sare sozial asko daude, hala nola Facebook, Twitter, Tuenti, Google+, Twitter, e.a. Horiez gain, sare osagarriak ere badaude, esaterako, Foursquare, Youtube, Instagram, Foursquare, Pinterest edo Tumblr.

Facebook-en mila milioi lagun daude, eta horietatik 18 milioi espainiarrak dira. Espainiako ETEen 15 milioi orrialde baino gehiago dago. Facebook-ek aukera ematen dizu enpresaren orria egiteko, saltzeko iragarkiak sortzeko edo ecommerce bat egiteko.

Facebook-en hainbat modu daude saltzeko. Baldin eta ecommerce bat baduzu, hori bera integratu dezakezu Facebook-en. Aukeratu baino lehen, katalogoan baloratu behar da produktuen kopurua, e.a. Jarraitzaileak lortu nahi badira Facebook-en, edukien marketin ona egin behar da, eta sare sozialak eskaintzen dituen publizitate euskarri desberdinak erabili.

Facebook-en eduki ugari sortu daitezke: pertsonengandik hurbil dauden aisialdira zuzendutako edukiak, dibertsio edukiak (jolasak, erronkak, e.a.) edo Facebook-eko erabiltzaileentzako sustapen esklusiboak, beste kanal batzuekin alderatuta aurrezteko balioko dietenak.

Bada arrazoi garrantzitsu bat enpresak sare sozialetan presente egon daitezen, izan ere sare sozialetatik datozen bisiten %70ak enpresaren onlineko dendan bukatzen dute eta erosketa prozesuan murgiltzen dira. Kontuan izan behar da gainera erosketa prozesua bertan behera uzten dutenen tasa nabarmen murrizten dela, baldin eta enpresak erosketa prozesua sare sozialean bertan amaitzeko aukera ematen badu. Beraz, zure enpresak onlineko saltoki bat badauka, interesgarria da ecommerce hori Facebook sare sozialean integratzea eta horretarako, definitu egin beharko ditu produktu katalogoa, prezioen estrategia, ordainbideak, e.a.

Interesgarria da baita ere onlineko denda sozialtzea botoi sozialak sortuz, sustapen bereziak eskainiz eta azken uneko eskaintzak eginez.

Twitter sare sozialean 500 milioi erabiltzaile baino gehiago daude. Sare honetan enpresak informazioa partekatu dezake denbora errealean. Horretarako, ikusirik zein den hedabide sozial honen nomenklatura eta funtzionamendua, enpresek erabiltzen ikasi behar lukete.

Twitter hedabide sozial baliagarria da enpresak bezeroari entzun diezaion eta bere markaren edo produktu/zerbitzuen jarraipena egin dezan. Balio du baita ere bere jarduera sektorean unez une ematen diren joerak aztertzeko.

Azkenik, Pilar Alcázarrek aipatu zuen Tuenti sare sozialak ere 15 milioi erabiltzaile dituela, ia denak 14 eta 20 urte bitartekoak. Enpresek kontuan hartu beharko lukete sare hau ere, erabiltzaileak gazteagoak izaki partekatzeko eta erosteko irekiago daudelako.

Tuenti-n, Facebook-en bezala, enpresaren orria sortu dezakegu eta publizitatea erabili ikusgarritasuna lortzeko.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow