Uniport-ek inkesta bat egin du itsas logistikako langileen prestakuntza premiei buruz

18 January, 2017

Uniport-ek, Bilboko Portuko klusterra ordezkatzen duen elkarteak, kontsulta bat abiarazi du itsas logistikaren sektoreko enpresetako langileen artean, helburu honekin: prestakuntza premien diagnostikoa eguneratzea lau urteren ostean.

 

Aurreko edizioan bezala, sektoreko profesionalen elkarteek parte hartu dute lan honetan, denen artean eskaintzeko eskatzen den prestakuntza  edo, hala badagokio, eskaera horiek  merkatuan existitzen den eskaintzarantz bideratzeko.

 

Analisiak bere baitan biltzen ditu sektoreak berezkoak dituen materia gehienak. Hala, Uniport-ek 1.200 inkesta inguru bidaliko dizkie berarekin harremana duten profesionalei, baina parte-hartzaileek aukera izango dute esteka beste erakunde eta pertsona batzuei ere bidaltzeko.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow