Uncetak oraingo instalazioak handituko ditu proiektu berriei ekiteko

19 October, 2017
Inbertsioa urriaren 11n iragarri zen, Eusko Jaurlaritzak egindako bisitaldi instituzionalaren barruan

Euskal taldeak 400.000 euro inbertituko ditu Elgoibarren duen lantegian, 300 metroko koadroko esparru berri bat sortzeko

 

Unceta eta Metrologia Sariki konpainiak eta Labmetro laborategia partaide dituen Unceta talde gipuzkoarrak 400.000 euro inbertituko dituela iragarri du, Elgoibarren duen lantegiko instalazioak handitzeko asmoz.

 

Hartara, euskal konpainiak, proiektu berriak diseinatu, garatu eta inplementatzeko erabiliko den 300 metro koadroko esparru berri bat sortuko du.

 

Inbertsioa urriaren 11n iragarri zen, Eusko Jaurlaritzak Elgoibarko lantegira egindako bisitaldi instituzionalaren barruan, Ekonomiaren Garapeneko sailburu Arantxa Tapia tarteko zela.

 

Finantza-eragiketa honen eta proiektu berrietarako esparru berriaren sorreraren harira, hamar ingeniari gehiago sartu ahal izan dira azken urteotan.

 

Unceta duela 143 urte sortu eta egun 156 langile dituen enpresa familiarra da. Iaz, taldeak 30,5 milioi euroko fakturazioa lortu zuen, eta % 10 I+G arloko jarduerak garatzeko inbertitzen du.

 

Iturria: Hegan Klusterra

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow