Energia-eraginkortasunaren euskal soluzio bat zientziaren egoitzan

12 October, 2016

Orkli euskal enpresak, zoru erradiatzailearen beroketa sistema instalatu du Ponferradako Energiaren Museoan.

 

Beroketa eta ura berotzeko sistemen eta segurtasun termoelektrikoaren osagaien Orkli euskal fabrikatzailea, zientzia- dibulgazioaren alorrean erreferentzia- zentroa den Ponferradako Energiaren Museoan, zoru erradiatzailearen beroketa-sistemaren 5.000 metro koadro instalatzeaz arduratu da.

 

Orklik diseinatutako soluzioa, 1,8 m2K/W-ko erresistentzia termikoa duen dentsitate handiko panel baten oinarritzen da, eta bere helburua, hodia eta morteroaren arteko kontaktua hobetzea eta eraikinaren eraginkortasun energetikoari laguntzea da.

 

Ponferradako Energiaren Museoa, zentral termiko zahar batean aurkitzen da eta bertan, ikatzetik eratorritako energia metodoa erakutsi eta baliabide honen erabilerak, inguruko ekonomiaren garapenean, funtsezko eragina izan zuela azaltzen zaie bisitariei.

 

Espazioak, komunitate zientifikoaren eta gizartearen arteko topaleku bilakatzea du helburu, non ikuspuntu desberdinetatik, energiarekin erlazionatutako gaiei ekingo zaien.

 

1982an sortutako Orklik, 900 pertsonari ematen die lana. Enpresaren jarduera nagusia segurtasun termoelektrikoaren, beroketa- sistemen eta uraren berotzearen inguruan egituratzen da.

 

Iturria: Tulankide

 

 

Orkli-ren aurkezpen bideoa

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow