Karbono konposatuen hondakinentzako aukera berri bat

28 November, 2016

Gaiker-IK4 zentro teknologikoa eta Maier enpresa, karbono-zuntzaren hondakinen soluzio jasangarri eta bideragarriak garatzea helburu duen euskal proiektu baten parte hartzen ari dira

 

Karbono-zuntza, metalen antzeko propietate mekanikoak dituen, material arin eta sektore aeronautikoan, espazialean eta automobilgintzan bereziki erabiltzen den erresistentzia handiko material konposatua da. Material honen eskaerak gora egiteak, bere erabileratik eratorritako hondakinen hazkundea eragin du.

 

Karbono-konposatuen hondakinen birziklatzean aurrera egiteko eta balio erantsi handiko aplikazioetan bere berrerabilpena bultzatzeko helburuarekin, C-Recycling ekoberrikuntza proiektua jaio da. Proiektuan, Gaiker-IK4 euskal zentro teknologikoak eta automobilgintzan aditua den Maier enpresa bizkaitarrak parte hartzen dute.

 

Ikerkuntzak, sektore aeronautikoan jatorria duten karbono-zuntzen hondakinetik aurrera sortutako material konposatu merkeagoak garatzea eta horren ostean, automobilgintza sektoreko ekoizpen- prozesuetan txertatzea du helburu.

 

2017an bukatuko den proiektua bi prototipo frogagarri egingo ditu, eta hauen azken aplikazioak, automobilen barruko osagai estatikoak eta egitura-osagaiak fabrikatzera bideratuko dira.

 

Ikerkuntzak iraun bitartean, euskal zentroak helarazitako komunikatu baten arabera, kalitatezko eta birziklatutako karbono- zuntza lortu ahal izateko beharrezkoa den garapen teknologikoa kuantifikatu eta osagai hauek erabilera berrietara gehituko zaizkie. Halaber, garatze bidean dauden enpresa- jarduerak identifikatzea aurreikusiko da, industriek karbono-zuntz gutxiago behar izan dezaten, eta kostu txikiagoko birziklatutako materialak ekoiztu ditzaten.

 

C-Recycling proiektua, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak, Ihobe elkarte publikoaren bitartez babestutako zazpi proiektuetako bat da, eta ekoberrikuntza proiektuen 2016ko laguntzen testuinguruan kokatzen da.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow