Plataforma teknologiko bat, hondakin organikoak birziklatzeko

15 December, 2016

Europako Volatile proiektuak, hondakinak, balio erantsi handiagoko konposatu bihurtzea du helburu

 

Tecnalia euskal korporazio teknologikoak, Europako ikerkuntza proiektu baten parte hartuko du. Ikerkuntza proiektu horren helburua hondakin organikoen eraginkortasuna areagotzea da, horretarako, hondakinak, balio erantsi handiagoko konposatu bihurtuko dituen plataforma garatuta.

 

Europar Batasunaren “Horizonte 2020” programaren testuinguruan kokatutako Volatile ingurumen proiektuak, hondakin organikoetan aurki daitezkeen gantz-azidoak berreskuratzeko teknologia garatzea du helburu, eta prozesu bioteknologikoak erabilita, gantz- azido lurrunkor eraldatu ahal izateko.

 

Erabilitako teknologiak, hondakin organikoetako azidoak, balio erantsi handiagoko konposatu, esaterako, biopolimero, produktu petrokimiko edo produktu bioaktibo bihurtzea ahalbidetuko luke.

 

Zentroak zabaldutako komunikatu baten arabera, prozesu honen erabilerak berriz ere, hondakin biodegradagarriak zirkuitu ekonomikoan sartzea ahalbidetuko luke eta honela, ekonomia lineal batetik, bioekonomia zirkular batera salto eginez, hondakina, beste material batzuk lortzeko baliabide bihurtuz.

 

Aldi berean, proiektuak ibilbide- mapa bat egingo du, etorkizuneko ikerkuntza- lerroak eta esparru honetako balizko lege-hobekuntzak identifikatze aldera.

 

 

Tecnaliaren 2020ra begirako plan estrategikoaren aurkezpen bideoa

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow