Hirugarren Sektore Sozialaren erronkak ulertzeko gidaliburua

13 October, 2016

Euskadin, premia gehien duten kolektiboekin lan egiten duten 3.500 erakunde daude sektore horretan.

 

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Liburu Zuriak dioenez, Hirugarren Sektore Sozialean gizarte zibileko ekimenak daude, zeintzuen helburua baita “kalteberatasun edo bazterkeria egoeran bizi diren pertsona, familia, kolektibo edo komunitateen gizarteratzea eta garapenerako lankidetza sustatzea, eta beren eskubideak bermatzea”. Horixe da EAEko 3.500 antolakunde horiek mugiarazten dituen leitmotiv-a. Erakunde horiek 125.000 boluntario inguru dituzte eta 36.000 profesional inguru enplegatzen dituzte, zeintzuek Euskadiko BPGaren %2,2ren kopuru baliokidea kudeatzen baitute. Zifra horien atzean milaka lagun daude egunero lanean, eginahalean dihardutenak arazo sozial handiei erantzuteko eta kolektibo kalteberenei laguntzeko.

 

Urtarrilean Bizkaiko Hirugarren Sektorearen Behatokiak Hirugarren Sektore Sozialaren Liburu Zuria argitaratu zuen, bertan jaso dituelarik, batetik, gure lurraldeko erakundeen zifrak eta inpaktuak, eta bestetik, etorkizunerako erronka garrantzitsuenak. Liburua modu parte-hartzailean egin zen, 400 antolakunde ingururen lankidetzari esker, eta Sarean eskuratu daiteke. Orain, Behatokiak onlineko espazio bat sortu du ikerketaren edukiak ezagutzera emateko; irisgarriago egin ditu sektorean lan egiten duten erakunde eta eragileentzat, eta baita ere arduradun politikoentzat eta gizartearentzat. Hala, espazioaren helburua da Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren errealitatera hurbiltzea eta indartzea.

 

Zenbakietatik harago, ikerketaren alderdi garrantzitsuenetako bat da antolakundeen gaur egungo erronkak jasotzen dituela. Erakundeek eurek finkatutako 10 erronka dira, besteak beste, hauek: sektorearen aniztasuna zaintzea, hiritarrekiko konexioa hobetzea, eta aurrera egitea sostengarritasun ekonomikoa lortzeko bidean. Protagonisten arabera, horiek dira Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren etorkizuna bermatzeko eta gizartean izan dezakeen inpaktu positiboa hobetzeko giltzarri batzuk.

 

Blogean jardunbide egokien atal bat ere badago. Asmoa da atal hori betetzen joan dadila erronkei erantzuteko eredugarri izan daitezkeen esperientziekin, eta horretarako, deialdia egin zaie beren ekimenekin parte hartu nahi duten erakundeei. Hala, espazio hori proiektu inspiratzaileen biltoki bihurtuko da, Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeek aurrera egin dezaten beren etorkizuneko erronketan.

 

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren ezaugarriak eta zenbakiak

[embed_blog_up_euskadi id=”1″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow